SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
garaipenerako eskaria 20. SALMOA Erregearen garaipenerako eskaria
Entzun zagizala Jaunak arrisku-egunean, jarri zagizala toki seguruan Jakoben Jainkoak! Bialdu dagitsula laguntza bere santutegitik, eutsi zuri Sion menditik!
Gogoratu begiz zure eskeintza guztiak eta onartu atseginez zure erre-oparia! Emon deizula nahi dozuna, bete daizala zure egitasmo guztiak!
Ospatu ahal dagigula poz-oihuz gure Jainkoaren izenean! zure garaipena, banderak zabalduz gure Jainkoaren izenean! Bete daizala Jaunak zure eskari guztiak!
Jaunak garaipena emoten deutso berak igurtzitako erregeari; Orain bai, badakit: Jaunak garaipena emoten deutso berak igurtzitako erregeari; bere zeru santutik erantzuten deutso, bere ahalmen haundiaz garaipena emoten.
Batzuk bizkor guda-burdiekin, beste batzuk zaldiekin; gu, barriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin. Hareek okertu, jausi egiten dira; guk, barriz, zutunik eta sendo irauten.
emoiozu erregeari garaipena! Jauna, emoiozu erregeari garaipena! Erantzun, dei egiten deutsugunean!
OTOITZA - ABESTIA GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI. ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. (bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe. (bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu danok, zu zara gure artzain on, zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon. (bir) 3. Otsoak dagoz barrutietan, zelaian eta basoan, baina otsoen bildurrik gabe Jauna, gu zure ondoan. (bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera, egunen baten Zure betiko artaldea izatera. (bir)