La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Gaixo eta errudunaren laguntza-eskaria
38. SALMOA Gaixo eta errudunaren laguntza-eskaria

3 Jauna, ez ni zigortu haserre,
ez ni zentzatu sumindurik.

4 Josita naukate zure geziek, gainean jo nau zure eskuak.
Gorputz osoa dut mindua, zure haserre-zigorrarengatik, hezurrik ere ez sano, neure bekatuagatik.

5 Buruz gain ditut neure erruak,
azpian hartua naute, zama astunegiak legez.

6 Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornetan,
nire zorakeriaren ondorioz. Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun.

7 Sukarrak hartuta nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.
Leher eginda nago, guztiz lur jota, garrasika eta aieneka barru-barrutik.

8 nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan. Taupada bizian dut bihotza,
Ezagunak dituzu, Jauna, nire irrika guztiak, nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan. Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek, alde egin dit begietako argiak ere.

9 Nire zauriak direla eta, urrun doazkit adiskide eta lagunak,
urrun gelditzen senitartekoak ere.

10 Bizia kendu nahi didatenek tranpak jarri dizkidate,
kalte egin nahi didatenek egun osoan ari zaizkit mehatxuka eta makurkeriak asmatzen.

11 Baina nik gorrarena egiten dut, entzungo ez banu bezala,
ez dut ahorik zabaltzen, mutua banintz bezala. Eta hala bihurtu naiz, entzuten ez duen eta erantzun ezin duenaren antzeko.

12 Jauna, zuregan dut itxaropen:
zuk erantzungo didazu, Jauna, ene Jainko!

13 ez dezatela barre egin nire lepotik, ez daitezela nire kontra harro,
Hona nire eskaria: ez dezatela barre egin nire lepotik, ez daitezela nire kontra harro, koloka naizenean. Izan ere, erortzeko zorian nago, minak ez dit alde egiten.

14 Bai, aitortzen dut errua, larrituta nauka neure bekatuak.
Indartsu dira nire biziaren etsaiak, ugari, bidegabez gorroto nautenak, onaren ordain gaitza ematen eta on egiten saiatzen naizelako salatzen nautenak.

15 Ene Jainko, ez geldi urruti!
Jauna, ez utzi ni! Ene Jainko, ez geldi urruti! Lagundu berandu gabe, ene Jaun, ene salbatzaile horrek!

16

17 OTOITZA - ABESTIA Mendiko haize ta eguzkitan gure poz eta osasun,
arrisku eta estualdian Zu zaitugu gure lagun. GURE BIDERAKUSLE, JAUNA, IZAN ZAITEZ, DENAK BIZI GAITEZEN BETI ON EGINEZ. Olatu handi beldurgarriak orroaka itsasoan, baina ez gara, Jauna, gu beldur, Zu zaude gure ondoan. Kale arteko joan etorri eta lanean gabiltza, eta Zuk, Jauna, duzu poztutzen ta indartzen gure bizitza. Gurekin egon zaitez mendian, itsasoan eta kalean, gurekin egon zaitez lanean, gurekin, Jauna, jolasean. ”Jaunari” - J. J. Elezkano


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google