La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Jainkoaren aintza kreazioan eta legean
19. SALMOA Jainkoaren aintza kreazioan eta legean

3 Zeruek Jainkoaren aintza kontatzen dute,
ortziak haren eskuen lana adierazten. Egun batek besteari mezua ematen dio, gau batek besteari jakinarazten.

4 Mintzorik eta hitzik gabe: entzun ezinekoa da hareen ahotsa.
Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa, munduaren bazterreraino haien hizkera.

5 Senarra ezkontza-gelatik bezala irteten da,
Han ipini dio Jainkoak egoitza eguzkiari. Senarra ezkontza-gelatik bezala irteten da, atleta gisa, bere lasterketa egitera pozik; zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira: haren berotik ezin libratu ezer!

6 Jaunaren hitza ezin hobea: gizakia arnasbarritzen du;
Jaunaren manamendua fidagarri: heldugabea zuhurrarazten du; Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri.

7 Jaunaren agindua disdiratsua, begien argigarri.
Jaunaren promesa garbia: betiko dirau; Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak.

8 Urrea baino desiragarriago, urre araztua baino ere bai;
eztia baino gozoago, ezti berria baino ere bai. Zure morroi honek haietan du argia, benetan onuragarri haiek betetzea.

9 Nork ezagutu bere hutsegiteak? Askatu nazazu oharkabeko erruetatik.
Zaindu nazazu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu; horrela, akats gabe izango naiz, bekatu larritik libre.

10 nire gogoeta eta hitzak, ene harkaitz eta babesle.
Har itzazu atseginez nire gogoeta eta hitzak, oi Jauna, ene harkaitz eta babesle.

11

12 OTOITZA - ABESTIA Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA, ZU!
Zeru-lurren Egile, Guztien Salbatzaile, Gure Jabe zara ta, BEDEINKATUA, ZU! (bir) Jesus, Jainko Semea, BEDEINKATUA, ZU! Guregatik hil zara, Aitak piztu zaitu ta, Gure artean zaude, BEDEINKATUA, ZU! (bir) Espiritu Santua, BEDEINKATUA, ZU! Bizian bizigarri, Poz e bikaina, Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA, ZU! (bir)


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google