La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 Erasotzaileen kontra justizia eske
35. SALMOA Erasotzaileen kontra justizia eske

3 Salatu, Jauna, salatzen nabenak; borrokatu, borrokatzen nabenak.
Eskuko eta soineko armak hartu, eta zatoz ni laguntzera. Erabili lantza eta aizkora, aurrean narabilenei aurre egiteko.

4 «Neu nozu salbatzaile!». Huts egiezu eta lotsatuazo
Eta esaidazu: «Neu nozu salbatzaile!». Huts egiezu eta lotsatuazo ni hilteko dabizanak.

5 Atzera egin begie, lotsa gorritan, ni nondik hondatuko dabizanak.
Izan beitez haizeak daroan lastoaren antzeko, zure aingeruak kanpora jaurtitzean!

6 Izan bedi ilun eta laban hareen bidea, zure aingeruak atzetik joatean!
Arrazoi barik, tranpa jarri deustee; motibo barik, zuloa zabaldu.

7 Harrapatu daizala jarri daben tranpak
Betorkie ganera ustebako hondamendia! Harrapatu daizala jarri daben tranpak eta jausi daitezala eurak egindako zuloan!

8 Orduan, Jaunarekin poztuko naz, salbatu naualako poz-pozik izango.
Bihotz-bihotzetik esango dot: «Nor zu lakorik, Jauna? Makala askatzen dozu indartsuagoaren eskutik, errukarri eta behartsua, zapaltzaileagandik».

9 Lekuko bihozbakoak altxatzen jataz, eta jakin ere
ez dakidazanak leporatzen. Onaren ordain txarra emoten deustee, eta lur jorik izten.

10 Ni, ostera, hareek gaixo egozanean, zakuz jantzita ibilten nintzan,
neure gorputza barauaz zigortzen neban eta neure barruan otoitz eta otoitz egiten.

11 Adiskide eta senideak lez nituen, eta aurpegi-ilun eta burumakur
ibilten nintzan, amaren hiletak banituen lez.

12 Baina nik laban egitean, pozik batu dira, nire kontra batu dira joka,
zergaitik ez dakidala larrutzen nabe, etenbarik irainduz. Irri eta barre egiten eben nire lepotik eta aginak erakusten.

13 Askatu nire bizia hareen tranpetatik!
Jauna, noiz arte egon behar dozu begira? Askatu nire bizia hareen tranpetatik! Askatu nagizu lehoi horreengandik!

14 Eskerrak emongo deutsudaz
batzar nagusian, jendetzaren aurrean zaitut goratuko.

15 Ez dagiela nire lepotik barrerik egin nire arerio maltzurrak!
Ez dagiela begi-keinuka jardun Arrazoi barik gorroto deusteenak! Ez dabe inoiz bakezko hitzik; lurraldeko jende baketsuaren aurka makurkeriak asmatzen dabez.

16 «Hara, guk geuk ikusi dogu!».
Nire aurka ahozabal, honela dinoe: «Hara, guk geuk ikusi dogu!».

17 Ikusi dozu, Jauna! Ez isildu! Jauna, ez egon niregandik urrin!
Esnatu eta zatoz nire eskubidearen alde, jokatu auzian nire alde, nire Jaun eta Jainko!

18 zeure zuzentasunari dagokionez, nire Jainko Jauna!
Egidazu zuzentasuna zeure zuzentasunari dagokionez, nire Jainko Jauna! Ez dagiela nire lepotik barre egin! Ez dagiela pentsatu: «A zer gozamena!». Ez dagiela esan: «Iruntsi egin dogu!».

19 Lotsa gorritan gelditu beitez, danak batera,
nire zoritxarraz pozten diranak! Lotsaz eta noraezean geratu beitez nire aurka harro ebiltzanak!

20 Alaitu beitez eta poz-oihuka ekin nire eskubideen alde dagozanak!
Behin eta barriro esan begie: «Haundia da Jauna! Bere morroiari zoriona opa izan deutso».

21 zure zuzentasuna iragarriko dau,
Eta nire mihinak zure zuzentasuna iragarriko dau, egunero zu goratuko!

22 OTOITZA - ABESTIA GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI.
ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. (bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe. (bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu danok, zu zara gure artzain on, zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon. (bir) 3. Otsoak dagoz barrutietan, zelaian eta basoan, baina otsoen bildurrik gabe Jauna, gu zure ondoan. (bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera, egunen baten Zure betiko artaldea izatera. (bir)


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google