La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 16. SALMOA Jauna nire on guztia

3 zuregan dodalako babesa. Hau dinot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun,
Gorde nagizu, Jauna, zuregan dodalako babesa. Hau dinot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun, zuregan baino ez dot zorionik».

4 Lurralde honetako jainkoak, “ahalmen” deitu horreek,
nituen behinola atsegin. Ugaldu beitez ezbeharrak horreen atzetik lehiatzen diranen gainera! Nik ez deutset sakrifizioen odolik eskeiniko, ez ezpainetan hareen izenik hartuko.

5 Zu zaitut, Jauna, neure on guztia, neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku dago nire zoria! Zoragarria suertatu jatan solo-arloa, ezin ederragoa nire ondarea!

6 Bedeinkatu nahi dot Jauna, aholku deust-eta emoten, gauez ere
berak dau nire barrua hezten. Begi aurrean dot Jauna eten barik; Ha ondoan dodala, ez naiteke dardaratu.

7 Horregaitik, alai daukat bihotza, pozik erraiak,
atsedenean nasai gorputza. Ez dozu-eta nire bizia Herio-leizera jaurtiko, ezta ere zeure fededuna hilobian galtzen itziko.

8 Bizirako bidea erakutsiko deustazu: alaitasun betea zure aurrean,
betiko zoriona zure ondoan.

9

10 OTOITZA - ABESTIA Jainko Aita-Ama, Jesusen otoitzean bat egin gaizuz.
bere antzera otoitz egiten erakutsi eiguzu: gogoz eta benetan. Emoiguzu otoitzerako gogoa. Zuk bakarrik batu zeinke gure bihotza Zugan. Zugandik itxaroten dogu, eguneroko zereginetan, beharrezkoa dogun bakarra Zugan aurkitzea; gure bihotzak benetako atsedena hartu leiken leku bakarra Zeu izatea. Etor bedi zure Espiritua gure lagun, eta eskatzen ez dakigunez, antsiaz eta negarrez Berak gure alde erregutu dagiala. Karl Rahner


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google