La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 otoitza eta agintzaria
85. SALMOA Justizia eta bakearen alde otoitza eta agintzaria

3 zeure herrialdearekin, aldatu Jakoben ondorengoen zoria;
Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin, aldatu Jakoben ondorengoen zoria; barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak. Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!

4 Jainko gure salbatzaile, ken gure kontra duzun sumina!
Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile, ken gure kontra duzun sumina! Beti haserre egon behar al duzu gurekin, menderik mende kopetilun?

5 Ez al diguzu berriro bizia emango, zure herria zurekin poztu dadin?
Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna, eman zeure salbamena!

6 Jainko Jaunak dioena iragarriko dut: bere herri eta fededunei,
bakea agintzen die bere herri eta fededunei, berari berriro konfiantza agertzen diotenei.

7 begirune diotenak salbatzeko; bai, haren ospea
Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko; bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da. Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute, justiziak eta bakeak elkar besarkatzen.

8 Leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.
Egiaz, Jaunak euria emango du, eta gure lurrak uzta ekarriko. Jaunaren aurretik joango da justizia, haren urratsei jarraituko ongizateak.

9

10 OTOITZA - ABESTIA Mendiko haize ta eguzkitan gure poz eta osasun,
arrisku eta estualdian Zu zaitugu gure lagun. GURE BIDERAKUSLE, JAUNA, IZAN ZAITEZ, DENAK BIZI GAITEZEN BETI ON EGINEZ. Olatu handi beldurgarriak orroaka itsasoan, baina ez gara, Jauna, gu beldur, Zu zaude gure ondoan. Kale arteko joan etorri eta lanean gabiltza, eta Zuk, Jauna, duzu poztutzen ta indartzen gure bizitza. Gurekin egon zaitez mendian, itsasoan eta kalean, gurekin egon zaitez lanean, gurekin, Jauna, jolasean. “Jaunari” - J. J. Elezkano


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google