La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 Jainkoaren aintza kreazinoan eta legean
19. SALMOA Jainkoaren aintza kreazinoan eta legean

3 Zeruak Jainkoaren aintza ortziak haren eskuen lana adierazten.
kontatzen dau, ortziak haren eskuen lana adierazten. Egun batek besteari mezua emoten deutso, gau batek besteari jakinarazten.

4 Berba egin barik eta hitz barik: entzun ezinekoa da hareen abotsa.
Lur osora zabaltzen da hareen hotsa, munduaren bazterreraino hareen hizkera.

5 Han ipini deutso Jainkoak egoitza eguzkiari.
Senarra ezkontza-gelatik lez urteten da, arineketari lez, bere bidea egitera pozik; zeru-ertz batetik urten eta beste ertzeraino haren ibilerea: haren berotik ezin libratu ezer!

6 barrua arnasbarritzen dau; Jaunaren agindua fidagarri,
Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau; Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau. Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri.

7 Jaunaren agindua disdiratsu, begien argigarri.
Jaunaganako begirunea garbi, betiko irauten dau. Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko.

8 Urrea, urre araztua baino desiragarriago,
eztia, ezti barria baino gozoago. Zure morroi honek hareetan dau argia, benetan onuragarri hareek betetzea.

9 Nork ezagutu bere hutsegiteak? Askatu nagizu konturatubako erruetatik.
Zaindu nagizu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu; horrela, akats bakoa izango naz, pekatu larritik aske.

10 Hartu egizuz atseginez nire gogoeta eta hitzak, oi Jauna,
ene harkaitz eta babesle.

11

12 OTOITZA - ABESTIA Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA, ZU!
Zeru-lurren Egile, Guztien Salbatzaile, Gure Jabe zara ta, BEDEINKATUA, ZU! (bir) Jesus, Jainko Semea, BEDEINKATUA, ZU! Guregatik hil zara, Aitak biztu zaitu ta, Gure artean zagoz, BEDEINKATUA, ZU! (bir) Espiritu Santua, BEDEINKATUA, ZU! Bizian bizigarri, Poz emoile bikaina, Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA, ZU! (bir)


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google