La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 Ekaitzean ahaltsu ageri dan Jaunari goratzarrea
29. SALMOA Ekaitzean ahaltsu ageri dan Jaunari goratzarrea

3 Goratu Jauna, zeruko izakiok, goratu Jaunaren ospea eta indarra,
goratu Jaunaren izen ospetsua! Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!

4 Jaunaren abotsa indartsu,
Jaunaren abotsak ur gainean durunda: Jainko aintzatsuak trumoia jo dau. Jauna ur haundien gainean garai. Jaunaren abotsa indartsu, Jaunaren abotsa ospez beterik.

5 Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.
Jaunaren abotsak zedroak ditu apurtzen, Jaunak Libanoko zedroak txikitzen. Zekorren antzera salto eragiten deutse Libanoko mendiei, bufalokumearen antzera Sirion mendiari.

6 sugarra dau jaurtitzen. basamortua dau dardararazten,
Jaunaren abotsak sugarra dau jaurtitzen. basamortua dau dardararazten, Jaunak Kadex basamortua dardararazten. Jaunaren abotsak arteak bihurtzen, basoak zuritzen.

7 Haren jauretxean danak oihu:
«Gora!» Jauna jesarrita dago ur haundien gainetik, Jauna tronuan jesarrita, betiko errege.

8 Jaunak bere herria indartu daiala!
bakeaz bedeinkatu daiala!

9

10 BIHOTZEKO GORATZARREA Doinua: “Xarmagarria zera”
OTOITZA ABESTIA 1 Gora Jaungoiko Aita zeru-lurren jabe, zure haunditasuna danak gurtzen dabe. Diran guztiak dozuz morroi ta mirabe, zure harrigarriak gaur txunditzen nabe. 3 Agur eta gora Zu Amatxo laztana! Zeu zaitugu Jesusen eta gure Ama. Ez ahaztu gu semeon zaindari zarana, Zeugan dogu jarrita gure uste dana. 4 Bete gaituzu, Jauna, zure maitasunez, zoriontsuak gara zure ontasunez. Eta bizi nahi dogu zintzo erantzunez, Zu langorik ez dala inor ta inun bez. 2 Aintza eta goralpen Zuri, Jesus ona, deuskuzun maitasuna egiz da sakona. Danetan egin zinan egizko gizona, Zuk ekarri deuskuzu gure zoriona. A. Martzel


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google