La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Erasotzaileen kontra justizia eske
35. SALMOA Erasotzaileen kontra justizia eske

3 Salatu, Jauna, salatzen nautenak; borrokatu, borrokatzen nautenak.
Hartu ezkutua eta koraza, eta zatozkit laguntzera. Atera lantza eta azkona, pertsegitzen nautenei aurre egiteko.

4 «Neu nauzu salbatzaile!». Huts egiezu eta lotsarazi
Eta esadazu: «Neu nauzu salbatzaile!». Huts egiezu eta lotsarazi ni hiltzeko dabiltzanak.

5 Atzera egin bezate, lotsa gorrian, ni nondik hondatuko dabiltzanek.
Izan bitez haizeak daraman lastoaren antzeko, zure aingeruak kanpora jaurtitzean!

6 Izan bedi ilun eta labain haien bidea, zure aingeruak pertsegitzean!
Arrazoirik gabe, tranpa jarri didate; motiborik gabe, zuloa zabaldu.

7 Harrapa bitza jarri duten tranpak
Betorkie gainera ustekabeko hondamena! Harrapa bitza jarri duten tranpak eta eror bitez hondamendian!

8 Orduan, Jaunarekin alaituko naiz, salbatu naualako poz-pozik izango.
Bihotz-bihotzetik esango dut: «Nor zu bezalakorik, Jauna? Dohakabea askatzen duzu indartsuagoaren eskutik, errukarri eta behartsua, zapaltzaileagandik».

9 Lekuko bihozgabeak altxatzen zaizkit, eta jakin ere
ez dakizkidanak leporatzen. Onaren ordain gaitza ematen didate, eta lur jorik uzten.

10 Ni, ordea, haiek gaixo zeudenean, dolu-jantzitan ibili ohi nintzen,
neure burua barauaz zigortzen nuen eta neure barruan otoitz eta otoitz egiten.

11 Adiskide eta senideak bezala nituen, eta kopetilun eta burumakur
ibili ohi nintzen, amaren hiletak banitu bezala.

12 Baina nik estropezu egitean, pozik bildu dira,
nire kontra bildu dira joka, zergatik ez dakidala larrutzen naute, etengabe irainduz. Inguruan ditudan isekariek hortzak erakusten dizkidate.

13 Askatu nire bizia haien tranpetatik!
Jauna, noiz arte egon behar duzu begira? Askatu nire bizia haien tranpetatik! Askatu nazazu lehoi horiengandik!

14 Eskerrak emango dizkizut
batzar nagusian, jendetzaren aurrean zaitut goretsiko.

15 Ez dezatela nire lepotik barre egin nire etsai maltzurrek!
Ez dezatela begi-keinuka jardun arrazoi gabe gorroto didatenek! Ez dute inoiz bakezko hitzik; lurraldeko jende baketsuaren aurka makurkeriak asmatzen dituzte.

16 «Hara, guk geuk ikusi dugu!».
Nire aurka ahozabal, honela diote: «Hara, guk geuk ikusi dugu!».

17 Ikusi duzu, Jauna! Ez isildu! Jauna, ez egon niregandik urrun!
Esnatu eta zatoz nire eskubidearen alde, jokatu auzian nire alde, ene Jaun eta Jainko!

18 zeure justiziari dagokionez, ene Jainko Jauna!
Egidazu justizia zeure justiziari dagokionez, ene Jainko Jauna! Ez dazatela nire lepotik barre egin! Ez dazatela pentsa: «A zer gozamena!». Ez dazatela esan: «Horrenak egin ditugu!».

19 Lotsa gorritan gelditu bitez, denak batera,
nire zoritxarraz pozten direnak! Lotsaz eta laidoz estali bitez nire aurka harro dabiltzanak!

20 Alai bitez eta poz-oihuka ekin nire eskubideen alde daudenek!
Behin eta berriro esan bezate: «Handia da Jauna! Bere morroiari zoriona opa izan dio».

21 zure justizia iragarriko du,
Eta nire mihiak zure justizia iragarriko du, egunero zu goratuko!

22 OTOITZA - ABESTIA GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI.
ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. (Bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibiltzen gara ardi gaixook Zu gabe. (Bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu denok, zu zara gure artzain on, zure ondoan elkar maitatuz gaitezela beti egon. (Bir) 3. Otsoak daude barrutietan, zelaian eta basoan, baina otsoen beldurrik gabe Jauna, gu zure ondoan. (Bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera, egunen baten Zure betiko artaldea izatera. (Bir)


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google