La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Erregu-oihua eta esker oneko kanta
28. SALMOA Erregu-oihua eta esker oneko kanta

3 Ene harkaitz, ez egin entzungor! Erantzuten ez badidazu,
Jauna, zuri degizut dei! Ene harkaitz, ez egin entzungor! Erantzuten ez badidazu, hilobira jaisten direnen antzeko izango naiz.

4 Entzun nire erregu-oihua, laguntza eskatzen dizudanean,
eskuok zure santutegirantz luzatzen ditudanean.

5 Ez nazazu eraman gaiztoekin batera, gaizkile horiekin batera:
besteren aurrean bakezko hitzak dituzte, baina barruan txarkeria. Emaiezu euren egintzen ordaina, beren gaiztakerien ordaina.

6 Emaiezu egin dutenaren saria, itzuli merezi dutena.
Ez diete kontuan egin Jaunaren egintzei, hark egindakoei: bota ditzala, beraz, lurrera eta jaso ez sekula!

7 nire erregu-oihua entzun du eta! Jauna dut indar eta babeski.
Bedeinkatua Jauna, nire erregu-oihua entzun du eta! Jauna dut indar eta babeski. Berarengan izan dut konfiantza; laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza: eskerrak emango dizkiot kantari.

8 Jauna da bere herriaren indar, berak gantzuturiko erregearen
babes eta salbamen. Salba, Jauna, zeure herria, bedeinka zeure ondarea. Izan zaitez haien artzain eta gidari beti.

9

10 Doinua: “Iparragirre abila dela”
OTOITZA ABESTIA JAUNA, SALBA NAZAZU Doinua: “Iparragirre abila dela” 1 Gure munduko bizimoduak badirudi itsasoa, gutxien uste dugun aldetik joten digu erasoa. “Jauna, salba nazazu noiz, nola Zuk dakizu”. Zugan dut uste osoa. Zure eskuan uzten dut nire bizitzako arazoa. 3 Ni ahulago naizen orduan itsasoa harroago, mila olatu irentsi nahian beldur baten dar-dar nago. “Jauna, salba nazazu, noiz, nola Zuk dakizu”. Dena zure eskuan dago. Olatu, ekaitz, haizeak baino Zu zera, Jauna, gehiago. 2 Sarritan goitik trumoia eta betik olatu-marrua, orduan laster kikiltzen da bat nahiz izan mutil harrua. “Jauna, salba nazazu, noiz, nola Zuk dakizu”. Zaindu nire esparrua. Nire ontzian sartu zaitez ta baretu neure barrua. 4 Halako baten, Zeuk nahi izanda, etorri nintzan mundura, martxa honetan laster naiz heldu zure Etxeko portura. “Jauna, salba nazazu, noiz, nola Zuk dakizu”. Hori da zeure ardura. Nire batela iritsi bedi Zu bizi zaren lekura. A. Martzel


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google