La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 Bizitzaren mugatasunagaitik
39. SALMOA Bizitzaren mugatasunagaitik deia

3 Neure buruari esana neutson: «Zainduko dot neure jarduera,
mihinaz huts egin ez dagidan; ezpainak josirik gordeko ditut, aurrean gaizkilerik dodan bitartean».

4 behar baino ere gehiago isildu. Baina nire mina gero eta biziagoa;
Mutu gelditu nintzan, behar baino ere gehiago isildu. Baina nire mina gero eta biziagoa; erretzen neukan bihotza bularrean, gogoan nerabilela, sua bizten jatan, ezpanak ireki nituen arte eta hitz egin.

5 emoidazu ezagutzera neure azkena eta neure bizitzaren luzera,
«Jauna, emoidazu ezagutzera neure azkena eta neure bizitzaren luzera, zein galkorra nazan jakin dagidan.

6 Unetxo bateko bizia emon deustazu; hutsa da bizitzaren iraupena.
zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena. Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

7 Ametsetan lez dabil hara-hona, gauza txikiekin arduratzen da;
ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».

8 Zer itxaron ete-daiket, Jauna? Zuregan nire itxaropen bakarra!
Libratu nagizu neure pekatu guztietatik, ez egin ni burubakoaren barregarri.

9 Isilik nago, ahorik zabaldu barik, dana zeuk egina dalako.
Aldendu niregandik zeure zigorra, zure kolpeez hondatuta nago-ta.

10 zentzarazoten dozu gizakia, hauts bihurtzen harek maiteen dauana.
Erruak zigortuz zentzarazoten dozu gizakia, eta sitsak jantzia lez hauts bihurtzen harek maiteen dauana. Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

11 Entzun nire otoitza, Jauna! Jaso nire deadarra!
Ez egin entzungor nire negarrari! Izan ere, gonbidatu bat besterik ez naz zurean, ostatuz naukazu, arbasoak lez.

12 Kendu niregandik begirada zorrotz hori,
noizbait ere irribarre egin ahal dagidan, hemendik joan eta izateari itzi baino lehen.

13

14 BIZITZAREN GALKORTASUNETIK
OTOITZA ABESTIA BIZITZAREN GALKORTASUNETIK (Doinua: “Uso zuria”) 1 Ez dakit zer dan porrota, Jauna gurekin dago-ta. Gure ametsak huts egin arren horrek zer deutso inporta? Ez daigun ahaztu gure azkena ez da betiko Golgota. 3 Ahalegin danak ahalegin, neuk bakarrik, Jauna, ezin! Zeuk sortutako umea naz-ta, ezin deustazu huts egin; dana ahal dogu, hartu ezkero ondo biok alkarrekin. 2 Guk erein daigun hazia, Jaunaren da grazia. Guk ahal doguna eginda gero, hartu sakon arnasia; bere orduan emongo deusku Jainkoak irabazia. (A. Martzel)


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google