SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
BEKATUAK AITORTZEKO DEIA 32. SALMOA BEKATUAK AITORTZEKO DEIA
Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona! Zoriontsua Jaunak errurik egozten ez diona eta bere barruan makurkeriarik ez duena.
Isilik egon nintzen bitartean, jota nuen gorputza, egun osoan aieneka. Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra, indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.
Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua. Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna, eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.
Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu, Otoitz egin biezazu, beraz, fededunak, larri denean: uholde handia izanik ere, ez du harrapatuko. Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu, eta askapen-kantaz inguratzen.
«Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko; aholku emango dizut eta zure ardura izango.
adimengabeen antzeko: eutsi behar zaio haien indarrari; Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko: galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari; bestela, ezin zara hurbildu».
Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak! Egin poz-oihu, Gaiztoentzat oinaze ugari; Jaunarengan konfiantza duena, berriz, haren maitasunak inguratzen. Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak! Egin poz-oihu, bihotz zuzeneko guztiok.
OTOITZA ABESTIA ZUREKIN BIZITZEA BESTE GAUZA BAT DA “Begiak barrez barrez” 4 Zuregana zabaldu ta poza ugaldu (bir) Ezeren truke hau ezin inork erosi, ez saldu (bir) 5 Burua nahiz patrika, beterik zatika (bir) Zu zara, Jauna, plen betetzeko gure Amerika (bir) 6 Zer gehiago espero Zu eduki ezkero (bir) Hau zoriona, gu elkarrekin orain eta gero! (bir) 1 Zer gauza dotorea eguzki-lorea! (bir) Areago Zuk liraindu nauzun ni buztin orea (bir) 2 Gauza ederrak hainbat badira guretzat (bir) Baina Zurekin elkarbizitza da beste gauza bat (bir) 3 Bakea, bizipoza, sari aproposa (bir) Zure ondoan bakarrik, Jauna, liteke hau goza (bir) A. Martzel