La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

IRAKASLEAREN OTOITZA Letra: G. Mistral Música:Marine Life;Presentación:josearin.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "IRAKASLEAREN OTOITZA Letra: G. Mistral Música:Marine Life;Presentación:josearin."— Transcripción de la presentación:

1 IRAKASLEAREN OTOITZA Letra: G. Mistral Música:Marine Life;Presentación:josearin

2 Jauna! Irakasle zaren horrek, barkatu ni irakasten hastea, nik Irakasle izena hartzea.

3 Emadazu nire eskolarekiko maitasuna; ez diezadala lapurtu nire samurtasuna erreduraren edertasunak berak ere.

4 Maisu, egidazu suhartasuna iraunkor eta desilusioa iragankor.

5 Maisu, ez dakidala gerta ez mingarri besteen ulertu ezina, ez tristagarri ikasle izan nituenek nitaz ahaztu izana.

6 Emadazu ama guztiak baino ama handiago izatea, haiek bezala maitatu eta babestu ahal izateko nire haragiaren haragi ez dena.

7 Ager iezadazu litekeena dela zure Ebanjelioa nire aldi honetan, harengatik eguneroko eta ordu oroko borrokari uko egin ez diezaiodan.

8 JAUNA, ezar ezazu nire eskola demokratikoan haur oinutsen zure biribilkian nabari zen distira.

9 Egin nazazu indartsu, nire ahuldade eta pobretesuna eta guzti; egizu mespretxa dezadala garbia ez den botere oro.

10 Adiskide, zatoz nirekin! Zu besterik ez dut izango ondoan askotan.

11 Nire irakaspena garbiagoa eta nire egia erretzaileagoa izan dadinean, mundutarrik gabe geldituko naiz; baina Zuk bihotzaren kontra estutuko nauzu.

12 Egin nazazu xume, egin nazazu sakon; libra nazazu eguneroko nire irakaskuntzan katramilatsu nahiz hutsal izatetik.

13 Egizu jaso ditzadala, egunero eskolan sartzean, nire bihotz zaurituaren begiak; ez ditzadala eraman laneko nire mahaira neure kezka materialak.

14 Arindu iezadazu eskua norbait zigortzean eta eztitu iezadazu oraindik gehiago norbait laztantzean.

15 Emadazu egin dezadala adreiluzko nire eskola espirituzko
Emadazu egin dezadala adreiluzko nire eskola espirituzko. Ingura dezala nire bizitasunaren suak haren etxaurre pobrea, haren areto hutsa. Hala izan dadila.


Descargar ppt "IRAKASLEAREN OTOITZA Letra: G. Mistral Música:Marine Life;Presentación:josearin."

Presentaciones similares


Anuncios Google