La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Bizitzaren galkortasunagatik
39. SALMOA Bizitzaren galkortasunagatik deitorea

3 Neure buruari esana nion: «Zainduko dut neure jarduera,
mihiaz huts egin ez dezadan; ezpainak josirik gordeko ditut, aurrean gaizkilerik dudan bitartean».

4 behar baino ere gehiago isildu. Baina nire mina gero eta biziagoa;
Mutu gelditu nintzen, behar baino ere gehiago isildu. Baina nire mina gero eta biziagoa; erretzen neukan bihotza bularrean, gogoan nerabilela, sua bizten zitzaidan, ezpainak ireki nituen arte eta hitz egin.

5 emadazu ezagutzera neure azkena eta neure bizitzaren luzera,
«Jauna, emadazu ezagutzera neure azkena eta neure bizitzaren luzera, zein galkorra nazan jakin dezadan.

6 Unetxo bateko bizia eman didazu; hutsa da bizitzaren iraupena.
zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena. Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

7 Ametsetan bezala dabil harat-honat,
haizea bezain hutsala haren zalaparta; ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».

8 Zer itxaron dezaket, beraz, Jauna? Zuregan nire itxaropen bakarra!
Libra nazazu neure bekatu guztietatik, ez egin ni eroaren barregarri.

9 Isilik nago, ahorik zabaldu gabe, dena zeuk egina baita.
Urrundu niregandik zeure zigorra, zure kolpeez akiturik bainago.

10 zentzarazten duzu gizakia, eta sitsak jantzia bezala
Erruak zigortuz zentzarazten duzu gizakia, eta sitsak jantzia bezala hauts bihurtzen hark maiteen duena. Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

11 Entzun nire otoitza, Jauna! Jaso nire deiadarra!
Ez egin entzungor nire negarrari! Izan ere, gonbidatu bat besterik ez naiz zurean, ostatuz naukazu, arbasoak bezala.

12 Ken niregandik begirada zorrotz hori,
noizbait ere irribarre egin ahal dezadan, hemendik joan eta izateari utzi baino lehen.

13

14 BIZITZAREN GALKORTASUNETIK
OTOITZA ABESTIA BIZITZAREN GALKORTASUNETIK (Doinua: “Uso zuria”) 1 Ez dakit zer den porrota, Jauna gurekin dago-ta. Gure ametsak huts egin arren horrek zer dio inporta? Ez daigun ahaztu gure azkena ez da betiko Golgota. 3 Ahalegin denak ahalegin, neuk bakarrik, Jauna, ezin! Zeuk sortutako haurra naiz-eta, ezin didazu huts egin; dena ahal dugu, hartu ezkero ondo biok elkarrekin. 2 Guk erein daigun hazia, Jaunaren da grazia. Guk ahal duguna eginda gero, hartu sakon arnasia; bere orduan emango digu Jainkoak irabazia. (A. Martzel)


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google