SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
PEKATUAK AUTORTZEKO DEIA 32. SALMOA PEKATUAK AUTORTZEKO DEIA
Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta pekatua parkatu deutsona! Jaunak errurik esartzen ez deutsona eta bere barruan azpikeririk ez daukana.
Isilik egon nintzan bitartean, jota neban gorputza, egun osoan aienaka. Gau eta egun gainean neban zure esku gogorra, indarrak makaltzen hasi jatazan, udako sargoritan lez.
Orduan, autortu neutsun pekatua, ez neutsun gorde errua. Hobenak zuri autortzea erabaki neban, Jauna, eta parkatu zeunstazan erru eta pekatuak.
Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nozu, Otoitz egin bekizu, beraz, fededunak, larri danean: uriola haundia izanik ere, ez dau harrapatuko. Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nozu, eta askapen-kantaz inguratzen.
«Irakatsi egingo deutsut eta jarraibidea erakutsiko; aholku emongo deutsut eta zure ardura izango.
zentzunbakoen antzeko: galgaz eta aho-ugalaz Ez izan zaldi eta mando zentzunbakoen antzeko: galgaz eta aho-ugalaz eutsi behar jako hareen indarrari; bestela, ezin zara hurreratu».
Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak! Egin poz-oihu, Gaiztoentzat oinaze ugari; Jaunarengan konfiantza dauana, barriz, haren maitasunak inguratzen dau. Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak! Egin poz-oihu, bihotz zuzeneko guztiok.
OTOITZA ABESTIA ZUGAZ BIZITZEA BESTE GAUZA BAT DA “Begiak barrez barrez” 1 Zer gauza dotorea eguzki-lorea! (bir) Areago Zuk liraindu nozun ni buztin orea (bir) 2 Gauza ederrak hainbat badira guretzat (bir) Baina Zurekin elkarbizitza da beste gauza bat (bir) 3 Bakea, bizipoza, sari aproposa (bir) Zure ondoan bakarrik, Jauna, leiteke hau goza (bir) 4 Zuregana zabaldu ta poza ugaldu (bir) Ezeren truke hau ezin inok erosi, ez saldu (bir) 5 Burua nahiz patrika, beterik zatika (bir) Zu zara, Jauna, plen betetzeko gure Amerika (bir) 6 Zer gehiago espero Zu euki ezkero (bir) Hau zoriona, gu elkarrekin orain eta gero! (bir) A. Martzel