SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
4. SALMOA JAUNA POZ-EMAILE
erantzun, Jainko, ene defendatzaile! Estualdian, emadazu lasaibide! Deitzen dizudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile! Estualdian, emadazu lasaibide! Erruki zakizkit eta entzun nire otoitza!
Zuek, handikiok, noiz arte iraindu behar duzue Jainkoa, nire Ohorea, jainko hutsalak maitatuz, sasijainkoen atzetik ibiliz? Jakizue Jaunak harrigarriro jokatzen duela bere fededunaren alde, entzun egiten didala deitzen diodanean.
Eskaini bidezko sakrifizioak Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik, aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean. Eskaini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.
«Nork eman guri zoriona? Aldendu egin ote duzu guregandik, Asko ari dira esaten: «Nork eman guri zoriona? Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna, zeure aurpegi argitsua?».
horiek gari eta ardo ugariz Niri, ordea, Jauna, poz handia eman didazu, horiek gari eta ardo ugariz dutena baino handiagoa.
eta berehala lokartzen, Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen, zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.
OTOITZA ABESTIA ILUNTZERO Gauero Jauna, zure etxeko barkamen beroaren atarira hurreratzen gara. Argiak beti biztuta dituzu, Mahaia prest eta Zu zain. Egun bat hutsik amaitzen dela sentitzea tristea da. Baina gauero, Jauna, zure atera hurreratu, eta besoak zabalik deitzen gaituzu, gure norberekeriaren bideetatik, gure bihotzaren bakardadetik. Pasatutako gauzen kontua hartu gabe, harrera ona eta besarkada prest dituzu, txikikeriei begiratu gabe... keinu apalean gure damutasuna ikusten duzu. Iluntzero, Jauna, gure bihotz baketua pozez betetzen duzu; eta pozteko eta jai egiteko deia entzuten dugu, iragana ahaztuz, maitatzeko deia. Gauero, Jauna, maitatzen, barkatzen eta beti zain dagoen Aita-Ama izaten jarraitzen duzu. OTOITZA ABESTIA