SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
dagoen Jainkoari goratzarrea 46. SALMOA Munduaren gain dagoen Jainkoari goratzarrea
Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru.
Ez dugu, beraz, beldurrik, nahiz eta lurrak dardara egin edota mendiak itsas hondora amildu, nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro egin edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.
Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
alaitzen dute Jainkoaren hiria. Goi-goikoak bere bizilekua Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria. Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du. Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten, goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.
Nazioek ikara, erreinuek koloka: Jaun ahalguztiduna gurekin! Jainkoak mintzatu eta lurra irauli. Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
Zatozte, ikusi Jaunaren egintzak, lurrean egin duen iraulketa: mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu, lantzak apurtu, babeskiak sutan erre.
Aitortu ezazue Jainkoa naizela, herrien gain «Utzi armak! Aitortu ezazue Jainkoa naizela, herrien gain eta lurraren gain nagoela». Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
OTOITZA - ABESTIA OI AITATXO! A gur zeruko Aita T an-tan joka seintxoa errukiz betea, zein gozoa den Zuri horrela deitzea! Beti duzu zabalik etxeko atea, Zu bai zarela ona, Aitatxo maitea! T an-tan joka seintxoa amaren sabela, munduko argitara irten nahi lukela. Zure aberri-minez ai nire txanela, mundu berrirantz doa seintxoa bezela. A itatxo, zure bila nabil bihotz-begi, han-hemen zaudela ta bilaka segi. Bila dabilen honek noizbait irits begi: Aita, Zu ikustea arpegiz-arpegi. I turritik dario ur geldi-ezina, itsasoratzea da bere atsegina. Ezin ahaztu Zuretzat nauzula egina, Zuk aseko didazu nire zure-mina. (A. Martzel)