La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 27. SALMOA Jaunaren aterpean bildurrik ez

3 Jauna dot argi eta salbamen: Jaunak deust bizia babesten:
nork ni bildurtu? Jaunak deust bizia babesten: nork ni ikaratu?

4 Gaizkileak ni desegiteko asmoz eurak, ene arerioak, dira labandu
erasoten badeustee, eurak, ene arerioak, dira labandu eta jausiko.

5 Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;
nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.

6 horixe bakarrik dot irrika: Jaunaren etxean bizi naitela
Gauza bakarra deutsot Jaunari eskatu, horixe bakarrik dot irrika: Jaunaren etxean bizi naitela bizitza guztian, Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.

7 Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,
bere etxolako txokoan ezkutatuko, bere harkaitz gainera jasoko. Horrela, burua tente eroango dot inguratzen naben arerioen aurrean.

8 Sakrifizioak eskeiniko ditut haren etxolan poz-irrintziz,
kantatu eta soinua joko deutsot Jaunari. Entzun, Jauna, deika nabil! Erruki nitaz eta erantzun.

9 Bihotzak esaten deust: «Ea, bilatu egizu Jaunaren aurpegia».
Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna. Ez gorde niri zeure aurpegia!

10 Aita-amak zapuzten banabe ere,
Ez baztertu zeure morroi hau hasarrez, zu zaitudalako laguntza bakarra! Ez ni bertan behera itzi, ez zapuztu, salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek! Aita-amak zapuzten banabe ere, Jaunak berekin hartuko nau.

11 Ez itzi ni arerioen gogara, lekuko guzurtiak
Erakutsi egidazu, Jauna, zeure bidea, eroan nagizu bide zuzenetik, arerioak ugari ditudalako. Ez itzi ni arerioen gogara, lekuko guzurtiak altxatu diralako nire aurka, indarkeria darioela.

12 Jaunaren ontasuna gozatuko dot
Ziur nago ni: Jaunaren ontasuna gozatuko dot bizien lurraldean. Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen!

13

14 ZU BETI NEUGAZ ZAGOZ, JAUNA Doinua: “Begiak parrez parrez"
OTOITZA ABESTIA ZU BETI NEUGAZ ZAGOZ, JAUNA Doinua: “Begiak parrez parrez" 1. Gitxi da esan ahala, hain ona zarala. (bir) Nire aldetik hartu nahiz itzi, Zu beti leiala. (bir) 4. Harrokeriz eztanda, ezebez izanda. (bir) Hor egon zara noiz bihurtuko ni ihes joanda. (bir) 2. Sarri zaitut ukatu eginaz pekatu. (bir) Zuk, Aita ona, erruki haundiz nozu zeuganatu. (bir) 5. Nahiz nik maitatu gitxi, Zuk ez nozu itzi. (bir) Inoiz etxeko atea, Jauna, ez deustazu itxi. (bir) 3. Zu bai maitale fina ta ni hain arina. (bir) Maitasun haundiz edertu dozu Zuk nire buztina. (bir) 5. Osorik ta bizirik Zeuk irabazirik. (bir) Ez deutsut, Jauna, gaurtik eskatzen Zeu beste saririk. (bir) A. Martzel


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google