La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Jainko kreatzaile eta zaintzaileari laudorioa
33. SALMOA Jainko kreatzaile eta zaintzaileari laudorioa

3 Egin poz-oihu Jaunari, zintzook! Zuzenak behar dute Jainkoa goretsi.
Goraipa Jauna zitaraz, jo harentzat hamar hariko harpa. Kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi.

4 Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita, haren egintza guztiak fidagarriak.
Justizia eta zuzenbidea maite ditu; Jaunaren maitasunaz betea da lurra.

5 Jaunak bere hitzaz egin du ortzia, bere aho-arnasaz astro guztiak.
Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan biltzen, ozeanoak multzotan batzen.

6 Errespeta beza Jauna lur osoak, ikara bitez haren aurrean
munduko biztanle guztiak. Berak esan, eta dena egin zen; berak agindu, eta dena izaten hasi.

7 herrien asmoak hutsean galtzen. Jaunaren egitasmoak, berriz,
Nazioen egitasmoak Jaunak ditu desegiten, herrien asmoak hutsean galtzen. Jaunaren egitasmoak, berriz, betiko dirau, haren barne-asmoak menderen mende.

8 Jauna Jainko duen nazioa! Zorionekoa hark beretzat
aukeratu duen herria!

9 gizaki guztiak ikusten ditu; bere bizilekutik jarriak ditu begiak
Jaunak, zerutik begira, gizaki guztiak ikusten ditu; bere bizilekutik jarriak ditu begiak munduko biztanle guztiengan; berak egin zituen haien bihotzak, eta adi dago haien egintza guztiei.

10 Erregea ez du gudaroste handiak salbatzen, ezta gudaria ere
indar handiak libratzen. Alferrik dira zaldiak garaipena lortzeko, gudaroste handia aski ez, onik ateratzeko.

11 eta gosetean bizirik gordetzeko.
Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak, haren maitasunean itxaropen dutenak, heriotzatik libratu eta gosetean bizirik gordetzeko.

12 zuregan jarria baitugu itxaropena!
Guk Jaunarengan dugu itxaropena: bera dugu laguntzaile eta babesle! Harengandik datorkigu bihotzeko poza, santua den harengan gure konfiantza. Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala, zuregan jarria baitugu itxaropena!

13

14 BAI MIRAGARRIA ZURE IZENA LURBIRA OSOAN!
OTOITZA ABESTIA JAUNA, GURE JAUNA BAI MIRAGARRIA ZURE IZENA LURBIRA OSOAN! Zure izena bai miragarri itsaso-zeru-lurretan! Haurrak bezala gauzkazu, Jauna, pozarren gorespenetan. Zuk egina da zeruen gaina ilargia eta izarrak, lur-itsasoak eta haietan agertzen diren indarrak. Hau bizileku zoragarria Zuk guri doan emana! Zuk hainbeste gu maitatzeko oi Jainko, zer da gizona? Munduan jarri duzu errege, lurreko jaun eta jabe, arrain, xomorro, ardi eta idi, guztiak aitortzen dute. Txiruliruli ta txorrotxio milaka txori abesten, liluraturik gauzkazu, Jauna, haiekin gaur Zu goresten. A. Martzel


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google