La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Aberastasunari buruzko gogoeta
49. SALMOA Aberastasunari buruzko gogoeta

3 Entzun hau, herri guztiok, egon adi, munduko biztanleok,
Jende xehe eta handikiok, aberats eta behartsuok!

4 zentzuzko gogoetak isuriko ene bihotzak.
Jakinduriazko hitzak esango ditu nire ahoak, zentzuzko gogoetak isuriko ene bihotzak. Esaera zaharrak adi entzungo ditut, zentzu ezkutua azalduko ene zitararekin.

5 Egun txarretan, zergatik izan beldur
inguratzen nauten maltzurren maleziari? Horiek euren ondasunetan oinarritzen dira eta euren aberastasun handiaz harrotzen.

6 ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere.
Horra! Gizakiak ezin du bere burua salbatu, ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere. Garestiegia da biziaren erospen-saria noizbait ordaindu ahal izateko. Amaigabe biziko al da, bada? Ez al du inoiz hilobia ikusiko?

7 Lurrei ere euren izenak eman zizkieten arren,
Jakina da jakintsuak ere hiltzen direla, zentzugabe eta inozoak bezalaxe desagertzen, beren ondasunak besteentzat utziz. Lurrei ere euren izenak eman zizkieten arren, hilobia izango dute betiko etxe, han egongo dira amairik gabe.

8 Bere ohore guztiekin ere, beren buruaz fio direnen zoria,
gizakiak ez du irauten, akabatu egiten da, animalien antzera. Hona hemen beren buruaz fio direnen zoria, asebeterik bizi direnen azkena.

9 eramango dituzte ardiak bezala, Herioa izango dute artzain.
Hildakoen Egoitzara eramango dituzte ardiak bezala, Herioa izango dute artzain. Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira, haien arrastoa ezabatu egingo da eta Hildakoen Egoitza izango dute bizileku.

10 bizirik askatuko nau ni
Baina Jainkoak bizirik askatuko nau ni Herioaren eskupetik, eta berekin eramango.

11 Ez beldur izan norbait aberasten bada, bere etxeko ondasunak
areagotzen baditu; hiltzean, ez du ezer berekin eramango, aberastasunak ez dio jarraituko.

12 hala ederresten zion bere buruari: «Txaloka ari zaizkit,
Bizi zenean, hala ederresten zion bere buruari: «Txaloka ari zaizkit, dena ongi doakidalako!». Bere arbasoen artera joango da, sekula berriro argirik ikusiko ez dutenengana.

13 Gizaki aberatsa eta zentzugabea akabatzen diren abereen
antzekoa da.

14

15 OTOITZA ABESTIA ENTZUTEN GAUDE, GU, JAUNA, ESAIGUZU ZURE HITZA (bir).
Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun, egiguzu beti lagun. Zure bidetik ibil gaitezen, erakutsi zuhur entzuten, erakutsi zuhur entzuten.


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google