La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Laguntza eske oihu larria
40. SALMOA Laguntza eske oihu larria

3 Jaunarengan jarria nuen
itxaropen guztia: makurtu eta entzun du nire deiadarra.

4 Herio Leize sakonetik nau atera. Haitz gainean
tinko jarri ditu nire oinak, seguruak egin nire pausoak. Kantu berria ipini dit ezpainetan, gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.

5 Jaunarengan konfiantza izango. Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena,
Askok ikusiko dute hau eta, ikaraturik, Jaunarengan konfiantza izango. Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena, idolo eta sasijainkoetara jotzen ez duena!

6 bai ugari egin dituzula mirariak! Zenbat egitasmo gure alde!
Jauna, ene Jainko, bai ugari egin dituzula mirariak! Zenbat egitasmo gure alde! Ez da zure parekorik! Aldarrikatu nahi ditut eta hots egin, baina konta ahala baino gehiago dira.

7 sakrifizio eta eskaintzarik, ez erre-opari,
Ez dozu nahi izan sakrifizio eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik; baizik eta belarriak ireki dizkidazu, zuri entzuteko. Horregatik diot: «Hemen nauzu». Liburuan agintzen zait zure nahia betetzeko.

8 Ene Jainko, atsegin dut zure legea Batzar nagusian iragarri dut
neure barne-muinetan. Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa, ez ditut ezpainak itxi, ongi dakizu, Jauna!

9 zure leialtasun eta salbamenaren zure maitasun eta fintasuna
Zure salbazioa ez dut kolkorako gorde, zure leialtasun eta salbamenaren berri eman dut, zure maitasun eta fintasuna ez ditut batzar nagusian isildu.

10 ez ukatu niri zeure errukia!
Jauna, ez ukatu niri zeure errukia! Zure maitasun eta leialtasunak gorde nazatela beti!

11 Ezin konta ahalako zoritxarretan murgildua nago.
Neure erruek inguratua naukate, ihesbiderik gabe: ezin ditut denak ikusi ere egin! Buruko ileak baino ugariago dira, bihozgabeturik nago.

12 Jauna, zatoz agudo ni askatzera! Lotsa gorritan geldi bitez,
Jauna, zatoz laster laguntzera! Lotsa gorritan geldi bitez, denak batera, ni hil nahian dabiltzanak!

13 Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!
Lotsaz nahasturik geldi bitez burla egiten didatenek!

14 Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak!
«Handia da Jauna!», esan bezate etengabe zure salbamena maite dutenek!

15 Behartsu eta dohakabe naiz, baina Jauna da nitaz arduratzen. Zu zara
nire laguntzaile eta askatzaile, ene Jainko, ez luzatu!

16

17 DEI TA DEI ZAUDE NOIZ JASOKO ZAIN
OTOITZA - ABESTIA 2 Zenbat aldiz jaso dut zure dei isila, aukerak izan ditut mila eta mila... Orain Zeuk jarri nauzu Aita, zure bila, Zurea nauzu eta Zuretzat nadila. (bir) HORI DA MAITASUNA, JAUNA, DIDAZUNA! (bir) DEI TA DEI ZAUDE NOIZ JASOKO ZAIN NIRE ERANTZUNA (bir) (Doinua: “Begiak barrez barrez”) 1 Amaren sabelean sortu nintzenean, aurrez nengoan, Aita, zure bihotzean. Izenez dei zenidan maitez jaiotzean, eta eusten didazu arnas bakoitzean. (bir) 3 Zuk, Aita, deitu eta nik Zuri erantzun, bizitzan egin gara elkarren ezagun. Elkarrentzat izanez zer poza daukagun! Ez dut besterik behar Zu bazaitut lagun. (bir) (A. Martzel)


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google