La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 18. SALMOA Errege garailearen goratzarrea

3 Goratua zu! Dei egin neutson Jaunari,
Maite zaitut, Jauna, nire indar! Jauna da nire harkaitza, nire kerizpea, bera nire askatzailea; ene Jainko, nire aterpe babesgarria, nire atx eta indar salbatzailea, nire gordelekua. Goratua zu! Dei egin neutson Jaunari, eta arerioengandik salbatu ninduen.

4 Herio-lokarriek estutu ninduen, uholde gaiztoek ikaratu;
Herio Leizeko lokarriek ninduen lotu, herio-sareek harrapatu.

5 Larrialdian dei egin neutson Jaunari, deadar ene Jainkoari.
Eta entzun eban bere tenplutik nire deia, haren belarrietaraino heldu zan nire deadarra.

6 Ikaratu zan lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu,
Jainkoaren haserreak astindu zituelako. Kea erion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.

7 Ireki eban zerua eta jatsi zan, oinpean hodei-lainoa ekarren.
Hegan joian hegodun izakien gainean, haize-hegoetan agertu zan.

8 Gordelekutzat hartu zituen ilunpeak, etxola lez bere inguruan
hodei-laino euritsuak. Haren aurreko distiraz, tximista eta sugarrezko ikatz gori bihurtzen ziran hodeiak.

9 Itsas barrua agertu zan, lurraren oinarriak agerian ipini
Ortzitik trumoia joarazi eban Jaunak, deadar egin Goi-goikoak: tximista eta ikatz goriak sugarretan! Geziak jaurtiz sakabanatu zituen, tximista eginez ihes eragin. Itsas barrua agertu zan, lurraren oinarriak agerian ipini Jaunaren orroaz, haren hasarre-txistuaz.

10 Goitik eskua luzatuz hartu ninduen eta uholdetik atera.
Arerio indartsuagandik salbatu ninduen, ni baino indartsuago ziran arerioengandik. Lur jota nengoenean eraso eusteen, baina Jauna izan neban euskarri.

11 Zabalera atara ninduen, maite naualako libratu.
Neure zuzentasunaren ordaina emon deust Jaunak, neure jokabide garbiaren saria. Jaunaren bideari jarraitu deutsodalako, ez naz Jainkoarengandik urrindu.

12 aurrean izan ditut beti, ez naz aldendu haren arauetatik.
Haren agindu guztiak aurrean izan ditut beti, ez naz aldendu haren arauetatik. Haren aurrean zintzo izan naz, ez dot batere pekaturik egin. Neure zuzentasunaren ordaina emon deust Jaunak, bere begien aurrean garbi jokatu dot eta.

13 Leialarentzat leial zara, zintzoarentzat zintzo,
asmo garbikoarentzat garbi, asmo txarrekoarentzat zorrotz. Zuk dozu herri zapaldua salbatzen eta harroputzen haundikeria makurtuazoten.

14 Zuk egiten deustazu argi, zuk, Jauna, ene argi-zuzi horrek;
ene Jainko, zuk argitzen dozu nire ilunpea. Zure laguntzaz ihes egiten deutsot gudari-taldeari, zurekin, ene Jainko, harresiak igarotzen gainetik.

15 Jainkoaren bidea on-ona, Jaunaren hitza sinisgarria.
Bera da harengana joten dabenen babesa.

16 Nor da Jainko, Jauna izan ezik? Nor harkaitz babesle,
gure Jainkoa izan ezik? Jainkoak indarrez janzten nau, bide zuzenetik ibilarazten. Oreinarenak lako oinak emon deustaz, eta neure tontorretan sendo nau ipini.

17 Gertatzen deustaz eskuak gudurako, eta besoak brontzezko uztaia
estutzeko. Babeskiak lez gorde nozu eta salbatu, zure eskuak eutsi deust; erantzun deustazu eta indartsu egin. Bidea zabalagotu deustazu eta nire oinak ez dira estropezatu.

18 Arerioen atzetik joan eta harrapatu, eta ez nintzan itzuli
danak hondatu arte. Desegin nituen, ezin izan ziran barriro jagi, nire oinazpira jausi ziran. Indarrez jantzi ninduzun gudurako, menpean ipini zeunstazan arerioak.

19 Nire arerioak ihesean ipini zenduzan,
gorroto ninduenak hondatu nituen. Deadar egin eben, baina inork salbatu ez; Jaunarengana jo, baina harek entzun ez. Haizeak daroan hautsa lez azpiratu nituen, kaleko lokatza lez oinpean zapaldu.

20 Ene herriaren nahasteetatik atara ninduzun,
atzerritarren buruzagi izendatu. Herri ezezaguna ipini jatan zerbitzari, entzuten eusteen eta esana betetzen, arrotzek leun-leun hartzen ninduen. Atzerritarrak kikildu egin ziran, eta euren gordelekuetatik dardaraka urten.

21 bedeinkatua ene harkaitza! Goratua ene Jainko salbatzailea!
Gora Jauna, bedeinkatua ene harkaitza! Goratua ene Jainko salbatzailea! Ene Jainko, onbidea erakutsi deustazu, herriak menpean ipini deustazuz. Arerioengandik libratu nozu, eraso-egileen gainetik ipini, gizon bihotz-gogorrakandik askatu.

22 atzerritarren artean goresten zaitut, zure omenez kantatzen dot.
Horregaitik, Jauna, atzerritarren artean goresten zaitut, zure omenez kantatzen dot. Garaipen haundiak emon deutsoz bere erregeari, maitasunez jokatu dau bere igurtzituarekin, Davidekin eta bere ondorengoekin betiko.

23

24 OTOITZA - ABESTIA GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI.
ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. (bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe. (bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu danok, zu zara gure artzain on, zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon. (bir) 3. Otsoak dagoz barrutietan, zelaian eta basoan, baina otsoen bildurrik gabe Jauna, gu zure ondoan. (bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera, egunen baten Zure betiko artaldea izatera. (bir)


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google