La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 27. SALMOA Jaunaren aterpean beldurrik ez

3 Jauna dut argi eta salbamen: Jaunak dit bizia babesten:
nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?

4 Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz beraiek, ene etsaiak, dira labaindu
erasotzen badidate, beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.

5 Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;
nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.

6 Gauza bakarra diot Jaunari eskatu, horixe bakarrik dut irrika:
Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian, Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.

7 Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,
bere etxolako txokoan ezkutatuko, bere harkaitz gainera jasoko. Horrela, burua tente eramango dut inguratzen nauten etsaien aurrean.

8 Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz,
kantatu eta soinua joko diot Jaunari. Entzun, Jauna, deika nabil! Erruki nitaz eta erantzun!

9 «Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia». Zure aurpegiaren bila nator,
Bihotzak esaten dit: «Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia». Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna. Ez gorde niri zeure aurpegia!

10 Aita-amek zapuzten banaute ere,
Ez baztertu zeure morroi hau haserrez, zu baitzaitut laguntza bakarra! Ez ni bertan behera utzi, ez zapuztu, salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek! Aita-amek zapuzten banaute ere, Jaunak berekin hartuko nau.

11 Erakustazu, Jauna, zeure bidea, eraman nazazu bide zuzenetik,
etsaiak ugari baititut. Ez utzi ni etsaien gogara, lekuko gezurtiak altxatu baitira nire aurka, indarkeria dariela.

12 Jaunaren ontasuna gozatuko dut
Ziur nago ni: Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean. Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen!

13

14 ZU BETI NEREKIN ZAUDE, JAUNA Doinua: “Begiak parrez parrez"
OTOITZA ABESTIA ZU BETI NEREKIN ZAUDE, JAUNA Doinua: “Begiak parrez parrez" 1. Gutxi da esan ahala, hain ona zarela. (bir) Nire aldetik hartu nahiz utzi, Zu beti leiala. (bir) 4. Harrokeriz eztanda, ezerez izanda. (bir) Hor egon zera noiz itzuliko ni ihes joanda. (bir) 2. Sarri zaitut ukatu eginaz bekatu. (bir) Zuk, Aita ona, erruki handiz nauzu zuganatu. (bir) 5. Nahiz nik maitatu gutxi, Zuk ez nauzu utzi. (bir) Inoiz etxeko atea, Jauna, ez didazu itxi. (bir) 3. Zu bai maitale fina ta ni hain arina. (bir) Maitasun handiz edertu duzu Zuk nire buztina. (bir) 5. Osorik ta bizirik Zuk irabazirik. (bir) Ez dizut, Jauna, gaurtik eskatzen Zu beste saririk. (bir) A. Martzel


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google