La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 45. SALMOA Eztegu-kanta

3 Hitz ederrez barrua gainezka, erregeari opa deutsot neure olerkia.
Idazle trebearen luma da nire mihina.

4 Gizonetan ederrena zara, ezpainetatik atsegina darizu,
Jainkoak betiko bedeinkatzen zaitu! Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek, zeure aintza eta ospea agertuz.

5 Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.
Jaurti zeure eskuaz gezi zorrotz ikaragarri horreek: herriak menpean jarriko jatzuz, erregearen arerioak adore barik geldituko.

6 zure erregetza zuzentasun-erregetza.
Beti-betiko Jainkoak ezarri zaitu errege; zure erregetza zuzentasun-erregetza. Zuzen dana behar dozu maite, oker dana gorroto, Jainkoak, zeure Jainkoak, igurtzi zaituelako, jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.

7 Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,
harpa-soinua marfilezko jauregietan zure atsegingarri. Errege-alabak dituzu inguruan, zure eskuman erregina, urre finez apaindurik.

8 Tiro uria erregaluekin datorkizu, herriko haundikiak
Entzun, alaba! Zagoz erne eta adi! Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea. Zoraturik dago erregea zure edertasunaz. Bera da zure jaun; egiozu agur. Tiro uria erregaluekin datorkizu, herriko haundikiak zure arrera onaren bila.

9 Guztiz ospetsu dago printzesa, urrez apain bordaturiko jantzitan.
Erregeagana daroe; neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doakioz.

10 sartzen dira erregearen jauregira.
Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira. «Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzu eta mundu osoaren agintari egingo».

11 Zure oroipena bizirik gordeko dot eta herriak menderen mende
gizaldiz gizaldi, eta herriak menderen mende goratuko zaitue.

12

13 OTOITZA - ABESTIA NIRE OTOITZA
Hitz bakarra dauan otoitza: besteak. Ez da eskuzabal izateagaitik; biziaren eskakizuna da. Besteak barik, hila naz, amets hutsa naz, kerizpea, ezereza. Ni nazana, ondoen, besteak agertzen deuste. Ni neu, eta nire Jainkoa, eurak dira. Besteen artean, Jauna, lo diranak dagoz, etsirik bizi diranak, gose diranak, esklabu diranak. Eurentzat oihu, itxaropen ogi eta askatasun izan nahi dot. Zuzentasun osoaren egarri, eta giza keinu guztietan fedearen egarri diranak dagoz. Eskuak alkartuz euren bide lagun izan nahi dot, ezer itaundu barik… Nire txalupan dagoz, itsasertz bardina amesten dabe, nahiz eta guztiak hari izen bardina emon ez; hizketa bera erabilten dabe: gizakia esklabutza guztitik askatu nahi dauan hizketa.


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google