La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Uste oneko otoitza probaldian
31. SALMOA Uste oneko otoitza probaldian

3 Jauna, zuregan dut babesa: ez dakidala inoiz neure ustea huts gerta!
Zuzena baitzara, atera nazazu onik. Entzun, arren, niri! Libra nazazu, ez luza!

4 Izan zakizkit harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile.
Zu zara, izan ere, nire haitz eta gotorleku. Eraman nazazu eta gidatu, zarena zarelako.

5 Gorroto ditut sasijainkozaleak;
Atera nazazu jarri didaten tranpatik, zu baitzaitut gotorleku. Zure eskuetan jartzen dut bizia: aska nazazu, Jauna, Jainko leiala! Gorroto ditut sasijainkozaleak; nik Jaunarengan konfiantza.

6 Pozaren pozez jauzi egingo dut zure maitasunagatik,
ikusi baituzu nire atsekabea, arduratu baitzara nire larrialdiaz, ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu.

7 Erruki, Jauna, larri naiz eta: saminaren saminez erretzen dauzkat
begiak, eztarria, gorputz osoa. Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit. Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.

8 Iseka egiten didate etsaiek; Beldurra ematen diet adiskideei:
areago, neure auzokoek. Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.

9 Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala, alferreko tresna bainintzan.
Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik. Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.

10 Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantza eta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko». Zure eskuetan nire zoria: libra nazazu pertsegitzen nauten etsaiongandik! Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi, salba nazazu zeure maitasunaz.

11 ez dakidala neure ustea huts gerta! Huts egin biezaie, ordea,
Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta! Huts egin biezaie, ordea, beren usteak gaiztoei, gal bitez Herio Leizeko isilpean!

12 Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak,
zintzoaren aurka ari baitira jardunean lotsagabe, harrokeriaz eta mespretxuz.

13 begirune dizutenentzat gordeak dituzun ondasunak!
Bai handiak, Jauna, begirune dizutenentzat gordeak dituzun ondasunak! Denen bistan ematen dizkiezu zuregan babesa dutenei. Zeure begiradapean gordetzen dituzu, giza azpikerietatik urrun. Zeure gerizpean babesten dituzu, borroka eta liskarretatik urrun.

14 Bedeinkatua Jauna, mirariak egin baitizkit haren maitasunak,
estualdian nengoela. Ikararen ikaraz, hau pentsatu nuen: «Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak». Zuk, ordea, entzun zenuen nire erregua, laguntza eske deiadar egin nizunean.

15 Eutsi sendo, izan bihotz, Jaunarengan itxaron duzuenok!
Maita ezazue Jauna, haren fededun guztiok! Leial zaizkionak Jaunak babesten ditu, harroei, berriz, ordain gogorra ematen. Eutsi sendo, izan bihotz, Jaunarengan itxaron duzuenok!

16

17 OTOITZA - ABESTIA ALKARTU TA GOAZEN AURRERA KANTARI BIDEAK ZABALDUZ
BETIKO POZARI. Maitasun ta zuzentasunez dezagun lortu anaien askatasun ba dator eta Jaunaren betiko egun. Hor dugu distiratsu egunsentiko argitasun. Zerua eta lurra berriztaturik orduan ez da izango minik ez da izango negarrik, ez heriotzarik. Jainkoa, gure Jainko, gu bere herri betiko pozik. Jaunaren eguna etor dadinean, guztiok poztasun batean, egongo gara Jaunaren ontasunean. Izango gara zoriontsu betikotasunean. (Juanjo Elezkano – Disco: “A los pueblos - Jaunari” – Ed. Paulinas)


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google