La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 eta Jainkoaren hiriari
SALMO 48 Sion mendiari eta Jainkoaren hiriari goratzarrea

3 Handi da Jauna, guztiz goresgarri gure Jainkoaren hirian,
bere mendi santuan! Muino eder, lur osoaren pozgarri! Sion mendi, Jainkoaren egoitza, errege handiaren hiri!

4 Bertako jauregien artean, gotorleku seguru ageri da Jainkoa.
Hara, erregeak elkar hartu zuten eta denak batera haren aurka oldartu. Baina Sion ikustean, izutu egin ziren eta ihesi joan ikaraz.

5 Orduan, dardarak hartu zituen, emakumea erdiminetan bezala,
oinaze larriak, emakumea erdiminetan bezala, ekialdeko haizeak ur handietako ontziak puskatzen dituenean bezala.

6 Entzun izan duguna geuk ikusi dugu Jaun ahalguztidunaren hirian,
geure Jainkoaren hirian: sendo ezarri duela Jainkoak betiko!

7 Oi Jainko, zure maitasuna gogoratzen dugu zure tenpluaren erdian.
Zure omena bezala zure gorespena ere, oi Jainko, mundu zabal osora iristen da.

8 Eskuzabal zara, Jauna, benetan! poz-pozik Judako hiriak
Pozik da Sion mendia, poz-pozik Judako hiriak zure probidentzia dela eta.

9 Egizue Sionen jirabira,
zenbatu bertako dorreak. Ikusi hango harresiak, ikertu jauregiak, hurrengo gizaldiari esateko...

10 gure Jainkoa sekulako: berak gidatuko gaitu beti».
«Hauxe da gure Jainkoa, gure Jainkoa sekulako: berak gidatuko gaitu beti».

11

12 OTOITZA - ABESTIA 1 Hau da nire sinismena, hau da nire zoramena!
Zeru ta lurren Egile Jaunak AITA duela izena! Jesusek dio AITA zarela eta Aitarik Aitena. 3 Zugan dugu hasiera eta Zugan bukaera. Mundu honetan badugu, Aita, hamaikatxo gorabehera, lagun egiguzu bizi gaitezen beti zure esanera. 2 Jesusek esana baita Zu zarela gure Aita. Bizitzan dena geure onean dator Zeuk holaxe nahita; honetan beti ziur gaude gu, gaituzulako hain maita. 4 Aita, Zuri ospe, omen, nork ongi ospatu leiken! Espiritua, lagun egiguzu ABBA-AITATXO esaten, eta Jesusen jarrera hartzen: «Aitatxo, hona Ni hemen». A. MARTZEL


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google