La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Jainkoarekin elkarrizketa
10. SALMOA Gaizkileez Jainkoarekin elkarrizketa

3 Jauna, zergatik gelditzen zara urrun? Zergatik ezkutatzen larrialdian?
Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari, asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatuta.

4 Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil; bidegabez irabazten du
eta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu egiten. Bekokia altxaturik, ez da arduratzen: «Ez da Jainkorik», pentsatzen du.

5 Egiten duen guztiak arrakasta du; Jainkoaren erabakiak
altuegi daude harentzat; etsaiak ez zaizkio axola. «Ez dut koloka egingo -dio bere baitan-; zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».

6 Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz;
okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak. Hiri-inguruetan zelatan egoten da, ezkutuan errugabea hiltzen du, gizagaixoari begirik kentzen ez.

7 lehoia bere zuloan bezala, zelatan, dohakabea harrapatzeko:
Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala, zelatan, dohakabea harrapatzeko: bere sarera erakarriz harrapatzen du.

8 Kuzkurturik, narraska joan eta gizagaixoaren gainera erortzen da.
Honela dio bere baitan: «Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu, ez du inoiz ezer ikusten».

9 Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez! Nolatan du gaiztoak
Jainkoa mespretxatzen? Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.

10 ikusi eta zeure gain hartzen. Zuregan uzten du gizagaixoak
Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak, ikusi eta zeure gain hartzen. Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria, zu zaitu umezurtzak laguntzaile.

11 Hautsi gaiztoaren indarra, eskatu hari gaiztakeriaren kontu,
ez utzi ezer aztertzeke. Jauna errege da betidanik betidaino! Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik!

12 Entzun, Jauna, errukarrien desioak, emaiezu adore,
adi izan belarria haiengana, umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko. Ez beza gehiago beldurrik eman buztinez eginiko gizakiak!

13

14 OTOITZA ABESTIA JAUNGOIKOAREN HEGALENPEAN Jaungoikoaren hegalenpean
zer bakean, zer bakean! Indar guztiak dituenaren itzalean, itzalean. Jaunari diot: Nire geriza zure baitan. Bihotz guztiaz nago Jaunaren eskuetan. Ez daiteke sar atsekaberik zure baitan, ez minik ere gauez lo zauden toki hartan. OTOITZA ABESTIA


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google