La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Doinua: Hebrear sinagogakoa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Doinua: Hebrear sinagogakoa"— Transcripción de la presentación:

1 Doinua: Hebrear sinagogakoa
A Zikloa URTEKO III. IGANDEA 2014ko urtarrilaren 26a Doinua: Hebrear sinagogakoa

2 Is 9, 1-4: Garai batean lotsagarri utzi zituen Jaunak
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea; baina geroztik ospetsu egin du itsaso ondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, eta Galilea, jentilen eskualdea. Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira. Poz bizia sortu diezu, alaitasun handia. Pozik daude zure aurrean, uzta biltzean bezain pozik, harrapakinak banatzean bezain alai. Apurtua baituzu lepoan zeramaten uztarri astuna, zapaltzailearen aginte-makila, Madiango gudarostea apurtu zenuen. Lurra danbadaka zapaltzen zuten gudari-botak eta odolez zikinduriko jantziak suak erreko ditu eta irentsiko. Gaurko Galilea

3 26. Salmoa Jauna dut argi eta salbamen.
Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu? Jauna dut argi eta salbamen.

4 horixe bakarrik dut irrika:
Gauza bakarra diot Jaunari eskatu, horixe bakarrik dut irrika: Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian, Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari. Jauna dut argi eta salbamen.

5 Jauna dut argi eta salbamen.
Ziur nago ni: Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean. Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen! Itxaron Jaunarengan! Jauna dut argi eta salbamen.

6 1Ko 1, Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela. Kloeren jendearengandik jakin dut, senideok, eztabaidak dituzuela zeuen artean. Alegia, nork bere aldetik honela omen dio: «Ni Paulorena naiz», «Ni Apolorena», «Ni Pedrorena», «Ni Kristorena». Zatitua ote dago, bada, Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten zuengatik? Edo Pauloren izenean bataiatu ote zintuzteten? Izan ere, Kristok ez ninduen bataiatzera bidali, berri ona hots egitera baizik, eta hau ez giza jakinduriazko hitzez, Kristoren gurutzeak bere indarra gal ez dezan. Ez bedi izan zatiketarik zuen artean

7 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten.
ALLELUIA Mt 4, 23 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.

8 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren liburutik ) Mt 4, 12-21
Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus. Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean dagoen Kafarnaum herrian. Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen: “Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsas ondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, jentilen Galilea! Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira”. Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza». Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen. Eta dei egin zien. Haiek, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten. Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Galileako aintzira.

9 HASIERARA Zuek, egizue otoitz honela:
«Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala. Emaguzu gaur egun honetako ogia, eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero; ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik. Amen. MT 6, 9-13


Descargar ppt "Doinua: Hebrear sinagogakoa"

Presentaciones similares


Anuncios Google