La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 45. SALMOA Eztei-kanta

3 Hitz ederrez barrua gainezka, erregeari opa diot neure olerkia.
Idazle trebearen luma da nire mihia.

4 Gizasemeetan ederrena zara, ezpainetatik xarma darizu,
Jainkoak betidanik bedeinkatu baitzaitu! Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek, zeure aintza eta ospea agertuz.

5 Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.
Jaurti zeure eskuaz gezi zorrotz ikaragarri horiek: herriak menpean jarriko zaizkizu, erregearen etsaiak adoregabe geldituko.

6 zure erregetza zuzentasun-erregetza.
Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege; zure erregetza zuzentasun-erregetza. Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu, Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu, jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.

7 Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,
harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarria. Errege-alabak dituzu inguruan, zure eskuinean erregina, urre finez apaindurik.

8 Tiro hiria erregaliekin datorkizu, herriko handikiak
Entzun, alaba! Zaude erne eta adi! Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea. Zoraturik dago erregea zure edertasunaz. Bera da zure jaun; egiozu agur. Tiro hiria erregaliekin datorkizu, herriko handikiak zure arrera onaren bila.

9 Guztiz ospetsu dago printzesa, urrez apain bordaturiko jantzitan.
Erregeagana daramate; neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doazkio.

10 sartzen dira erregearen jauregira.
Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira. «Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzu eta mundu osoaren agintari egingo».

11 Zure oroitzapena bizirik gordeko dut eta herriek menderen mende
gizaldiz gizaldi, eta herriek menderen mende goratuko zaituzte.

12

13 OTOITZA - ABESTIA NIRE OTOITZA Hitz bakarra duan otoitza: besteak.
Ez da eskuzabal izateagatik; biziaren eskakizuna da. Besteak gabe, hila naiz, amets hutsa naiz, gerizpea, ezereza. Ni naizena, ondoen, besteak agertzen didate. Ni neu, eta nire Jainkoa, eurak dira. Besteen artean, Jauna, lo direnak daude, etsirik bizi direnak, gose direnak, esklabu direnak. Eurentzat oihu, itxaropen ogi eta askatasun izan nahi dut. Zuzentasun osoaren egarri, eta giza keinu guztietan fedearen egarri direnak daude. Eskuak elkartuz euren bide lagun izan nahi dut, ezer galdetu barik... Nire txalupan dagoz, itsasertz berdina amesten dute, nahiz eta guztiak hari izen berdina eman ez; hizketa bera erabiltzen dute: gizakia esklabutza guztitik askatu nahi duan hizketa.


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google