La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Garizumako bigarren astea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Garizumako bigarren astea"— Transcripción de la presentación:

1 Garizumako bigarren astea
Argazkia: Hebron (Macpelako koba) 2015eko martxoaren 1a Garizumako bigarren astea Doinua: 129. Salmoa “Barru-barrutik” A. Pärt

2 Hebrongo antzinako etxeak
Irudiak Hebronen hasten den ibilbidea (bertatik Abraham eta Isaak irten ziren) “Moria” mendiraino (Isaak sakrifikatu behar izan zen mendia). Moria mendia da mende batzuk beranduago Jerusalemeko tenplua eraiki zen tokia. Gaur, bertan Omar-en meskita dago eraikia, Isaaken aldarearen gain eta hainbat sakrifizio eskainitako kokagunea. Hebrongo antzinako etxeak

3 Jesusen ANTZALDAKETAK prestatzen ditu
bere heriotza eta piztuera irakur.: Isaaken sakrifizioak Jesusena aurreikusten digu, Bera baita Jainkoaren bildotsa 115. Salmoa: Herio-lokarritik askatzen du Jaunak (piztuera) 2. irakur.: Paulok Itun Berriko urrats garrantzitsu aipatzen du: Jainkoa gurekin bada, nor gure aurka? Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratuak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu? Nola ez dizkigu harekin batera gauza guztiak dohain emango? Ebanjelioa: Markosen, Jesusen antzaldaketak izugarrizko garrantzia du, behin Galilean bukatuta Jerusalemera abiatzera doanean. Jesusen antzaldaketak heriotzak ere azpiratua izango dela erakusten digu.

4 – Hemen nauzu! – erantzun zuen Abrahamek.
Has 22, 1-2.9a Egun haietan, Jainkoak probatu egin nahi izan zuen Abraham eta dei egin zion: – Abraham! Honek erantzun: – Hemen nauzu! Eta Jainkoak: – Hartzazu Isaak zeure semea, hain maite duzun seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera. Igo zaitez nik erakutsiko dizudan mendira eta eskain iezadazu semea han erre-oparitzat. Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta aldareko egur gainean ezarri. Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa bere semea hiltzeko. Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik: – Abraham! Abraham! – Hemen nauzu! – erantzun zuen Abrahamek. Aingeruak, orduan: – Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu. Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez. Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik, esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit: Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira. Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire esana bete duzulako». Isaaken sakrifizioa

5 - Mingarria zaio Jaunari bere fededunen heriotza.
115. Salmoak, Hallele-eko erdigunean (Pazkoko afariko salmoak ), Jainkoarei eskerrak ematen dizkio Egiptoko morrontzatik askatua izan delako. Esker oneko salmoa da, MAITASUNEZ betea, heriotzeko lurraldetik “biziaren” lurraldera igarotzeagatik. - Mingarria zaio Jaunari bere fededunen heriotza. Berak askatu baititu “herio-lokarriak”. - Gorespen-opari eskainiko dio mundu osoari Montserrateko 115. salmo doinua:

6 Mambre (Hebrongo irteeran)
115. Salmoa Jaunaren aurrean ibiliko naiz, bizien lurraldean Sendo nengoen fedean, «Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere. Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza. Mambre (Hebrongo irteeran)

7 Jaunaren aurrean ibiliko naiz, bizien lurraldean
Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal: askatu dituzu nire lokarriak! Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez. Belen

8 Jaunaren aurrean ibiliko naiz, bizien lurraldean
Aldareko harkaitza Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal: askatu dituzu nire lokarriak! Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez.

9 Erm 8, 31b-34 Senideok: Jainkoa gure alde baldin badugu, nor gure aurka? Bere Semea bera ukatu ez zigunak, baizik eta gu guztion alde heriotzara eman zuenak, nola ez dizkigu harekin batera gauza guztiak dohain emango? Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratuak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu? Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristo da hil zena; are gehiago, piztu ere egin zena, eta orain Jainkoaren eskuinaldean gure alde erreguka ari dena! Gugatik hil zen baina piztu egin zen eta gure artean dago

10 nik hautatua. Entzun berari!»
Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!» ANTZALDATZE eliza, Tabor mendiko gailurrean

11 Antzaldatze Elizako xehetasunak
Aldi hartan, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago. Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan. Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden. Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!» Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez. Menditik beherakoan, ikusitakoa inori ez aipatzeko agindu zien, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte. Agindu hau bete zuten, baina «hildakoen artetik pizte» horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean. Mk 9, 2-10 Antzaldatze Elizako xehetasunak

12 “Zuk egiten didazu argi, zuk, Jauna, ene argi-zuzi horrek;
ene Jainko, zuk argitzen duzu nire ilunpea.” Salm 17,29

13 Jatorrizkoa: Joan Ramirez (+)
Irudien egokitzapenak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Casas-en laguntzarekin Ingeleseko itzulpena: Vivian Townsend Italieraz: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Ze Manel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlandarez: Ben Van Vossel Bideoa: Esther Lozano Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Garizumako bigarren astea"

Presentaciones similares


Anuncios Google