O T I Z A
EMAIZKIDAZU ZURE SANDALIAK, MARIA. Bideko hautsa senti nahi dut, Jaungoikoaganaino iristeko, gainerako denak utzita.
Bere Hitzaz fidatu nahi dut eta “bestelako” bizigarri gabe.
EMAIZKIDAZU ZURE SANDALIAK, MARIA. Nire bidea Jaungoikoarekin behin betiko topaketa pertsonala gerta dadin.
... goiko gauzetara deitzen nauen ni hemen beheko gauzei begira Haretaz fidatuz, ni hemen beheko gauzei begira bizi naizen artean.
EMAIZKIDAZU ZURE SANDALIAK, MARIA. Izatez eta egitez zure antz pixka bat hartzeko, sinesmen iparrorratzaren gidaripean, agintzarien argipean sendo.
EMAIZKIDAZU ZURE SANDALIAK, MARIA. Jesusi bihotzez esateko: nire ahultasun eta guzti, bere BIZTUERA dela nire poz-iturria...
... bihotz-berritzeko deia, bizi berrirako aukera, nire bizi-esperientzia ilun eta lehorraren ur freskagarria.
EMAIZKIDAZU ZURE SANDALIAK, MARIA. Eta, ahal bada eta nahi baduzu, esaidazu zer pauso eta zenbaki erabiltzen dituzun, ni ere zure antzera ibili nadin. Amen.