La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak"— Transcripción de la presentación:

1 Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
 Ipuinak hasteko formulak

2 IPUINAK HASTEKOAK I Behin bazen... Bazen behin... Behin han batean...
Munduan beste asko bezala...

3 IPUINAK HASTEKOAK II Behin munduan, asko legez...
Aldi batez, bazen / baziren... Munduan anitz diren bezala, bazen... Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, baziren...

4 IPUINAK HASTEKOAK III Orain dela aspaldi... Aspaldi-aspaldian...
Duela bizpahiru ehun urte Arrats batez, gau batez, bertze aldi batez... omen ziren Saski honetan zazpi arto-buru gelditzen badira, etxe batean baziren zazpi anaia...

5 IPUINAK HASTEKOAK IV Aitzinean munduan bestea asko legez...
Munduan beste asko legez, arto koxkolez... Etxe batean, herrixka batean, herri batean, baserri batean Jesus Jauna eta Jaun Done Petri Euskal Herrian zerbitzari zirelarik...

6 IPUIN luze bat eskatu eta ezezko erantzuna emateko
Bele batek omen zeuzkan hego bat oso motza eta bestea oso luzea; horixe duk kontu luzea Ipuin-ipuinka -Asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luzea. Besteak buztan txiki-txikia. Buztan txikia zuen hark izan balu luzea, nire istorioa izanen zen luzea, baina laburra baitzuen, nire istorioari ere heldu zaio errematea. Nahi al duzu berriz kontatzea? -Bai - Nik ez dizut bat esateko esan, asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luzea. Besteak buztan txiki-txikia. Buztan txikia zuen hark izan balu luzea, nire istorioa izanen zen luzea, baina laburra baitzuen, nire istorioari ere heldu zaio errematea. Nahi al duzu berriz kontatzea? -Ez Nik ez dizut bat esateko esan, asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luzea eta abar... ANJEL LERTXUNDI “Letark kalekantoitik” liburutik ateratakoa, 216 or. 217. Or. Amairik gabeko ipuin errimatuen zerrenda osoa.ñ

7 IPUINAK BUKATZEKOAK I Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Derioko plazan. Hori hala bazan, sartu dadila kalabazan eta atera dadila Bitoriako plazan Hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan

8 IPUINAK BUKATZEKOAK II
Haiek ondo bizi baziren gu ere ondo bizi gaitezen. Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen. Haiek ongi bizi? Gu hobeki. Geroztikako berririk ez dakit nik.... Geroztikako berririk ez dut nik ukan.

9 IPUINAK BUKATZEKOAK III
Egia bada, sakelan sar eta gezurra bada kontuan ez har. Ontsa bizi izan ziren. Ontsa hil ziren, horretan fini da ixtorioa. Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.

10 IPUINAK BUKATZEKOAK IV
Eta laurogei urtetan, gero, joan da betiereko zorionaz bere anaia gaixoarekin bizitzera. Eta bere amarekin eta bi anaiekin aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat luzaz. Han (zeruan) ikusiko dugu, hara egun batean joaten garelarik, atearen ondo-ondoan, eskuineko atetik

11 IPUINIK EZ KONTATZEKO Errege batek hiru alaba zituen:
Janzten zituen zuriz Janzten zituen gorriz Janzten zituen horiz Nahi al duzu kontatzea berriz?


Descargar ppt "Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak"

Presentaciones similares


Anuncios Google