La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PAZKO DEIA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PAZKO DEIA."— Transcripción de la presentación:

1 PAZKO DEIA

2 Behin baino pozago gaude gaur. Kristo piztu da
ANAIA-ARREBA GUZTIOK: Behin baino pozago gaude gaur. Kristo piztu da eta geuri atera zaigu bidera gure iluntasuna argitzeko.

3 Hautsi dira gure kateak, askatu dira gure morrontzak,
lotzen gaituen giltza guztiak eten dira, lotura guztiak ezereztu.

4 Gaua eguerdi bihurtu da; lehorra ur hozkirriz beteriko erreka.
basamortua, lorategi; lehorra ur hozkirriz beteriko erreka.

5 Zuzentasunik ezaren, gorrotoaren, hor konponkeriaren... gaua,
itxaropenez argitu da. Beldurraren eta ezbaiaren gauean askatasunaren argia sortu da.

6 Itsuen begiak ireki dira eta gorrek lehenengoz entzuten dute
salbamen hitza. Urratu egin da, gau honetan, heriotza, eta bizitza agertu da, Jesu Kristorengatik. Menperatua izan da gaua.

7 eta bizitza huts, ilun eta mugatutik askatu gaitu.
Kristo biztu da eta bizitza huts, ilun eta mugatutik askatu gaitu. Ebanjelioaren balioei azkenera arte zintzo jarraitzea daitekeena dela erakutsi digu.

8 zoriontasunaren, osotasunaren, alaitasunaren, biziaren bidea:
Eta, hemendik aurrera, ezagutzen dugu zoriontasunaren, osotasunaren, alaitasunaren, biziaren bidea: JESU KRISTO.

9 itxaropen zuloa historian. Eta argi handi bat ikusi dugu.
Hark ireki du itxaropen zuloa historian. Eta argi handi bat ikusi dugu. Eskerrak gaur behartsu izatea aukeratzen dugulako eta gure bizitzako eta gure gizarteko behartsuena maite izatea nahi dugulako.

10 Eskerrak, gaur aske izatea aukeratu dugulako, Jesusen antzera;
maite izateko eta zerbitzatzeko lotura guztietatik aske, gizarte berria eraikitzeko: JAINKOAREN ERREINUA.

11 Eskerrak, gaur guretzat egunik garrantzitsuena delako:
bizitza, argia, salbamena... hurreratu zaizkigu, bidera atera da, eta euriaren antzera harrapatu gaituzte, hezurretaraino sartu zaizkigu.

12 Bizia da gure etorkizuna! Jainkoa da gure etorkizuna!
Salbamen bidean gaude! Bizia da gure etorkizuna! Jainkoa da gure etorkizuna! Bizitzak zentzua eta balioa ditu, Jainkoagandik bizi izanik.

13 Eskerrak, biztu zarelako
eta gu lekuko garelako. Lagundu iezaguzu gaur aurkitu duguna besteei zabaltzen.

14 ESKERRIK ASKO, Jesus Jauna!

15 TESTIGUAK


Descargar ppt "PAZKO DEIA."

Presentaciones similares


Anuncios Google