La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?"— Transcripción de la presentación:

1 Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

2 Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

3 Zer alde dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Zer desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

4 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
ZEIN galdetzailea Mota bereko zenbait gauzaren artean hautua egitea eskatzen du ZEIN galdetzaileak. Esaterako: 1. Hautua egin beharreko elementuak esplizituki ageri dira honako adibide hauetan: [ZEIN + izena + aditza] Hauetatik, zein ardo nahi duzu, zuria ala beltza? Biotatik, zein ezpata, urrezkoa ala zilarrezkoa? Zein Antsoz ari zara, Azkarraz ala Jakitunaz? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

5 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
ZEIN galdetzailea Baita adibide hauetan ere: [ZEIN + da + izenondoa + superlatiboa] Erosi dituzun hiru liburu horien artean, zein izan da garestiena? Bizkarrezurra osatzen duten 34 ornoetan, zein da makalena eta erorikoen ondorioz maizen hausten dena? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

6 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
ZEIN galdetzailea 2. Honako galdera hauetan, berriz, elementuak inplizituki adierazita daude (edo egon daitezke), testuingurua lagun. [ZEIN + izena + aditza] Zein euskalki hartu duzu oinarritzat hiztegirako? Zein eskualdetan bizi zara? (Eman dezagun, aurretik Nafarroa ekarri dugula hizpidera, eta hango eskualde bati buruz galdegiten dugula.) Zein kilometrotan gertatu zen istripua? (Eman dezagun A-8 autobidean gertatu dela badakigula.) EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

7 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
Izen baten aurrean, haren nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat ordezkatzen du ZER galdetzaileak. [ZER + izena] + aditza…? Zer gauza dira aingeruak? Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer ezaugarri ditu zure etxebizitzak? Zer pisu zenuen 25 urterekin? Pikorren ultraegituraren aldaketa horiek zer garrantzi dute? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak) Euskara Zerbitzua

8 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
[ZER + [izena + mota]] + aditza …? Zer kolageno mota da nagusi kartilago hialinoan? Zer zelula motak aska dezake histamina odol-hodietatik gertu? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)

9 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
Sarritan gertatzen da, ordea, ZEIN oker erabiltzea ZER galdetzailearen ordez (edota galdera egiteko bestelako moduen ordez). Esaterako: ? Posta elektronikoaren helbidea modu laburrean jartzeko gutun batean, zein da formula euskaraz? ? Zein da berbereen egoera Marokon? ? Zein desberdintasun dago ‘efektu’, ‘ondorio’ eta ‘oihartzun’ hitzen artean? ? Zein da bidea ‘riesgo’ eta ‘peligro’ hitzen artean bereizketa egiteko euskaraz? ? Zein da ‘ala’ eta ‘edo’ren erabilera? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak) Euskara Zerbitzua

10 (ZEIN eta ZER galdetzaileak)
Halakoak beste modu batera adieraz daitezke: Posta elektronikoaren helbidea modu laburrean jartzeko gutun batean, zer formula erabiltzen da euskaraz? / Nola jar daiteke euskaraz posta elektronikoaren helbidea modu laburrean? Nolakoa da berbereen egoera Marokon? Zer alde dago ‘efektu’, ‘ondorio’ eta ‘oihartzun’ hitzen artean? Nola bereizi daitezke euskaraz gaztelaniazko ‘riesgo’ eta ‘peligro’ hitzak? Noiz erabiltzen da ‘ala’ eta noiz ‘edo’? EHULKUren aholkua (ZEIN eta ZER galdetzaileak)


Descargar ppt "Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?"

Presentaciones similares


Anuncios Google