MAGNIFICAT Musika: SchubertAve Maria;Aurkezpena:josearin
Jaunaren handitasuna nahi dut goretsi
Pozik dut neure barrua ene Jainko Salbatzaileagan.
Bere zerbitzari gajo honegan jarri baititu bere begiak.
Gaurdanik ene zoriona abestuko du jendeak etengabe.
Ahaltsuak egundoko gauzak egin baititu ni naizela medio.
Santua, zoragarria da Hura,
eta haren errukia belaunez belaun zabaltzen da begirune diotenengana.
Egundokoak ari da egiten bere ahalaz: bihotz-harroak barreiatu;
boteretsuak apalarazi eta apalak goratu;
gose direnak ase eta aberatsak esku-hutsik utzi;
Israel bere zerbitzariari lagundu, bere errukiaz gogoratuz;
gure arbasoei hitzeman zienez: Abrahami eta haren ondokoei.