La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Abendu aldiko 3.igandea 2014ko abenduaren 14an

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Abendu aldiko 3.igandea 2014ko abenduaren 14an"— Transcripción de la presentación:

1 Abendu aldiko 3.igandea 2014ko abenduaren 14an
Doinua: “Dabiden izarra“ (Abendua) Arvo Pärt Abendu aldiko 3.igandea 2014ko abenduaren 14an B zikloa

2 BIZI GAITEZEN POZIK, JAUNA HURBIL DAGO.
HIRUGARREN IGANDEA BIZI GAITEZEN POZIK, JAUNA HURBIL DAGO. 1. irakurgaia: Pozaren pozen nago, Jaunarekin. Salmoa: Jaunaren handitasuna dut goresten. 2. irakurgaia: Zaudete beti pozik. Ebanjelioa: Joan bataiatzaileak: Prestatu bidea Jaunari.

3 Is 61, 1-2a, Jainko Jaunaren espiritua nire gainean dago, Jaunak sagaratu bainau; berak nau bidali behartsuei berri ona hots egitera, bihotz hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera. Jaunak onginahia azalduko duen urtea eta mendekatuko den eguna iragartzera. Pozaren pozez nago Jaunarekin, alai dut arima neure Jainkoarekin, bere salbamenez jantzi bainau, garaipenezko soinekoz estali; eztei-koroa janzten duen senargaiaren antzeko naiz, bitxi ederrez apaintzen den andregaiaren antzeko. Lurrak landareak ematen dituen bezala, baratzeak hazia ernearazten duen bezala, halaxe ernearaziko du Jaunak salbamena eta gorespen-kantak altxaraziko nazio guztien aurrean. Lurrak landareak ematen dituen bezala, halaxe ernaraziko du Jaunak salbamena.

4 Gaurko Salmoa “Magnificat” da eta San Lukasen arabera horixe da Mariak esan zuena bere lehengusina Isabel bisitatzera joan zenean. Jainkoaren begiratuaren pean gure txikitasuna aitortuz, Mariarekin batera poztu egiten gara. Santua denak gauza handiak egin baititu, ondasunez bete baititu behartsu direnak. Lehen kristauen kantika honekin poztu egiten gara eta Jainkoari eskerrak ematen gure artera datorkigulako.

5 Salmoa Lk 1 Jaunaren handitasuna dut goresten
pozaren pozez daukat barrena, Jainkoa baitut salbatzaile. Bere mirabe ezerez honengan jarri ditu begiak; horregatik, dohatsu deituko naute guztiek gaurdanik. Jaunaren handitasuna dut goresten

6 Jaunaren handitasuna dut goresten
Gauza handiak egin ditu nire alde Ahalguztidunak. Santua da eta gizaldiz gizaldi errukitsua begirune diotenentzat. Jaunaren handitasuna dut goresten

7 Jaunaren handitasuna dut goresten
Ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku-hutsik bidali aberatsak; lagun etorri zaio bere herri Israeli, bere errukiaz oroiturik. Jaunaren handitasuna dut goresten

8 1Ts 5, 16-24 Senideok: Zaudete beti pozik. Egin otoitz aspertu gabe. Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez. Ez itzali Espirituaren indarra, ez gutxietsi profezi dohainik. Aztertu gauza guztiak eta hartu on dena. Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik. Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak – gorputz, arima eta espiritu – errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte. Leiala da dei egiten dizuena, eta beteko du hitzemana. Zaudete beti pozik

9 Jainko Jaunaren espiritua nire gainean dago,
ALELUYA Lk 4,18 Jainko Jaunaren espiritua nire gainean dago, Jaunak sagaratu bainau; berak nau bidali behartsuei berri ona hots egitera. Jordan ibaia, Betaniatik hurbil, Joanek bataiatzen zuen tokia.

10 Jordan ibaia. Betania atzeko aldean
Bera gure artean dagoela esaten digu Joanek ( Jesu kristoren ebanjelioa San Joanen arabera ) Jn 1, 6-8,19-28 Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. Judu-agintariek apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera. Hark argi eta garbi aitortu zuen: – Ni ez naiz Mesias. – Orduan, zer? Elias zara? – galdetu zioten. Joanek erantzun: – Ez. – Etortzekoa den profeta zara? Hark erantzun: – Ez. Berriro galdetu zioten: – Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz? Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen: – Ni, «Prestatu bidea Jaunari» basamortuan oihuka ari denaren ahotsa naiz. Talde hartako batzuk fariseuak ziren. Hauek galdetu zioten: – Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen? Joanek erantzun zien: – Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere. Hau dena Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaren beste aldean, han ari baitzen Joan bataiatzen. Jordan ibaia. Betania atzeko aldean

11 Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte.
Hurbil da Jauna. Fl 4, 4-5

12 Jatorrizkoa: Joan Ramirez (+)
Irudien egokitzapenak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Casas-en laguntzarekin Ingeleseko itzulpena: Vivian Townsend Italieraz: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Ze Manel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlandarez: Ben Van Vossel Bideoa: Esther Lozano Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Abendu aldiko 3.igandea 2014ko abenduaren 14an"

Presentaciones similares


Anuncios Google