La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Eguberri ondorengo II. Igandea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Eguberri ondorengo II. Igandea"— Transcripción de la presentación:

1 Eguberri ondorengo II. Igandea
Doinua: Carols Britten Eguberri ondorengo II. Igandea 2015ko urtarrilaren 4a Aingeruen Andre Mariaren eliza- PORCIÚNCULA -S’Arenal-Mallorca

2 Sir 24, Jakinduriak bere burua goraipatzen du, bere herriaren erdian aintzaz beterik agertzen. Goi-goikoaren batzarrean zabaltzen du ahoa, Ahaltsuaren aurrean aintzaz beterik agertzen. «Goi-goikoaren ahotik irten nintzen eta lainoak bezala estali lurra. Orduan, gauza guztien sortzaileak agindua eman zidan, sortu ninduenak egoitza finkatu, esanez: “Ezarri zeure egoitza Jakoben herrian, hartu Israel zeure ondaretzat”. Denbora hasi aurretik sortu ninduen Jainkoak eta izateari ez diot sekula utziko. Haren aurrean jardun izan dut egoitza santuan kultugintzan eta horrela finkatu naiz Sion mendian. Hiri maitean eman dit atseden-leku eta Jerusalemen dut neure aginpidea. Herri ospetsuan bota ditut sustraiak, Jaunaren sailean dago nire ondarea.» Hasieratik sortu ninduen Jainkoak

3 147. Salmoa Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen

4 eta gure artean jarri bizitzen.
Ospatu Jauna, Jerusalem! Goretsi zeure Jainkoa, Sion! Zure ate-morroiloak sendotu baititu eta seme-alabak zure baitan bedeinkatu. Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen.

5 eta gure artean jarri bizitzen
Zeure lurraldera bakea ekarri dizu, garirik onenaz asetzen zaitu. Hark bere hitza lurrera bidali eta arin lehiatzen da bere helburura. Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen

6 Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen.
Bere hitza iragartzen dio Jakoben herriari, bere erabaki eta legeak Israeli. Beste herriei ez die horrelakorik egin, bere erabakirik ez die ezagutarazi. Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen.

7 S. Pablo Santu izan gaitezen
Ef 1, Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena! Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akats gabe izan gaitezen maitasunez. Bere onginahiak eraginda, ordutik zuen erabakia Jesu Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea, bere Seme maitearengan eskuzabal eman digun dohain zoragarria berarentzat gorespen-kantu bihur dadin. Horregatik, Jesus Jaunarengan nola sinesten duzuen eta fededun guztiak nola maite dituzuen jakinik, etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko. Argi ditzala zuen barruko begiak, jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza. S. Pablo Santu izan gaitezen

8 Kristo, gizaki bezala agertua, Espirituak zintzotzat aitortua,
ALLELUIA 1Tm 3, 16 Kristo, gizaki bezala agertua, Espirituak zintzotzat aitortua, aingeruek ikusia, herriei hots egina, munduan sinetsia, Jainkoak aintzan hartua

9 Betlem. Exterior de la Basílica de la Nativitat.
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen arabera) Jn 1, 1-18 Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu. Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik. Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza. Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean». Izan ere, guztiok hartu dugu haren betearen betetik, eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere. Legea Moisesen bidez eman zen; maitasuna eta egia, berriz, Jesus Mesiasen bidez. Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman digu haren berri. Betlem. Exterior de la Basílica de la Nativitat.

10 HASIERARA


Descargar ppt "Eguberri ondorengo II. Igandea"

Presentaciones similares


Anuncios Google