Erabileraren ontzia bete

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Nork nahi du gozoki bat? ¿Quién quiere un dulce? Zuk ez duzu dirurik behar Zer nahi du Joakinak? ¿Qué quiere Joakina? Nik frantseseko liburuak behar ditut.
Advertisements

HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Jarraitu nirekin Sigue conmigo
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Gabonak dira! ¡Es Navidad! >HASI SAIOA >INICIO.
Jon Nieto Ortiz de Urbina 6.D Euskaraz eginda.
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
XABI ETA OTSOA.
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Erabileraren ontzia bete
Datuak antolatzen.
Txokolate-fabrika 1.
BAKEA erein nahian.....
KOMUNIKAZIOA.
PUNTUAZIOA.
Jainkoarekin bazkaldu ...
AZUKREA.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
ZER DA PERPAUSA.
Perpaus Motak Maite Goñi
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk (Teknika asertiboak)
Kasu ebatzia.
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
(Hartuko dugu kafe bat?)
HAUR, NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPEN-ARLOA
Datuak antolatzen.
BITARTEKARITZA.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
IRAKASLEENTZAKO TAILERRA
Ebazteko kasu bat.
CLUB ATLETICO RENTERIAREN
Beritzegune Nagusia / Arloak
Gurasoak ikastolaren norabide berean.
Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza
COMPRESS-EUS.
GARIZUMA: Zer da hori?.
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua
Duzun onena: hizkuntzen trataera familian
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
IRALE.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
LAUKITXO LAUKITXO Jérôme Ruillier Jérôme Ruillier Editorial Juventud
ENKARTERRIKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA ( )
Komunikazioaren elementuak
Josuk nire/zure liburua aurkitu du.
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
Zer egin behar da gazte mantentzeko?
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
Egileak: Julen, Borja eta
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
PEDROTXO Negar luzeak egin ditut amatxo galdu nuelako, noski, baina niri zer gertatuko zitzaidan ez nekielako ere bai... Etorri ziren aitaren lagun batzuk.
FILOSOFIAren HISTORIA
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Ongi etorri Heziraul. eus-era
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Bolumena ala edukiera?.
Transcripción de la presentación:

Erabileraren ontzia bete Euskararen erabileran eragiteko estrategiak www.ebete.org .

Ikastaroaren helburuak eta edukiak: - Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzera begira zenbait oinarri, ideia eta tresna aurkeztea.

Ezagutzari begira Erabilerari begira - Ikasleek hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastea. Erabilerari begira Euskara asko, askorekin eta egoera askotan erabiltzea.

Helburuei begira Eskolaren mugak argi daude. Egin dezakeguna ondo egin behar dugu eta gustura aritu behar dugu: helburuak ondo zehaztu, estrategia egokiak aukeratu, tresnak... Euskararekin harreman handia eta positiboa eskaini behar diegu, eta ahalik eta euskara gehien erabili dezaten lagundu.

Eragiteko bideak ERABILERA EZAGUTZA MOTIBAZIOA ZUZENEAN ZEHARKA - Metodologia egokiak erabiltzea Gaitasun komunikatiboak Mezu egokiak Jarreretan eta jokabideetan eragiteko programak ZEHARKA Familiengan eragitea Eskola orduz kanpoko jarduerak - Erreferente eta eredu egokiak.

Irakasleak zeharka eragiten Gurasoak irakasleen norabide berean Erabileran eragitea Irakasleak zeharka eragiten Gurasoak irakasleen norabide berean

Eskolaren zeregin bat al da familiengan eragitea? Ikastetxeetatik haurren hizkuntzen ezagutzan eta jokabideetan eragin nahi dugu. Ikastetxeek izan dezaketen eragina baina handiagoa da familiena. Ondorioz, komeni da gurasoei argi azaltzea: Zein diren ikastetxearen helburuak. Ikastetxearen helburuekin bat egiten badute, nola jokatu behar luketen. Mezu horiek askotan eta bide askotatik ematen ahalegindu gaitezke.

Gurasoak eragile Gurasoentzako mezuak

Guraso erdaldunentzat mezu nagusiak Elebitasuna-eleaniztasuna da helburua, ez utzi ardura guztia eskolaren esku. Gaztelania ondo ikasiko dute. Euskara ondo ikasiko dute, baina erabili beharra dute elebitasun orekatura iristeko. Eskolak bere lana egingo du, baina mugak hor daude. Euskararekiko aktiboak izan: Ahalik eta euskara gehien erabili. Eskola orduz kanpoko jardueretan euskarazkoen hautua egin. Euskararekiko jarrera positiboak transmititu. Euskara jakin gabe ere egin daiteke hori.

Guraso erdaldunentzat mezu nagusiak Eleaniztasunera begira: Etxeko hizkuntza zaindu Bertako hizkuntza ofizialak zaindu Euskararen erabileraren beharra Hizkuntzarekin harremana zaintzea Eroso edozein egoera eta harremanetan Gaztelaniari ere jarraipena egin Ingelesarekin ere lagundu Entzuteko-erabiltzeko guneak eskaini Interesa erakutsi Harremana zaindu Kontuan izan: Eskolaren mugak hiru hizkuntza lantzeko Nora iritsi nahi den argi izan

Hizkuntza-sozializazioa Erdaldunei: Zenbat eta erraztasun gehiago eta harreman hobea euskararekin, herrian bizitzeko oinarri eta baliabide hobeak. Ikasteko ere tresna ezinbestekoa. Euskaldunei: Hizkuntzak behar dituzte: komunikatzeko, harremanak egiteko, nortasuna eratzeko, jolasteko, mundua ezagutzeko, ikasteko… Euskarak bizi duen egoerak eragina du Arau sozialak, hizkuntzen arteko ierarkia… Hizkuntzak eta identitatea: zer nahiko genuke izatea hizkuntza bakoitza gure seme-alabentzat?

Guraso euskaldunentzat mezu nagusiak Gure seme-alabak elebitasun orekatura iristeko baldintzak egokiak dira. Nahikoa den edo ez erabaki behar dute gurasoek. Axola al zaizkie seme-alaben hizkuntza jokabideak? Ikastetxe bezala, jokabide hauek sustatu nahi ditugu: Eguneroko harremanetan euskararen aldeko hautua egingo duten haur/gazteak izatea. Seme-alaben jokabideetan eragin gehien gurasoek dute, baita hizkuntza jokabideei dagokionez ere. Seme-alabentzat eredu izaten ahalegintzea proposatzen diegu.

Guraso euskaldunentzat mezu nagusiak Hizkuntza-aberastasuna. Hizkuntza-ohiturak edo jokabideak. Hizkuntzekin/euskararekin harremana.

Gurasoen kezka nagusiak

Guraso erdaldunen kezkak Nola lagundu eskolako lanekin? Ez dut euskaraz ondo egiten, egin behar al nuke beraiekin? Nola lagundu elebidun izan daitezen? Ikasiko al dute ondo gaztelania? Ikasiko al dute ondo euskara? Euskara eta gaztelania nahasten badituzte zer egin? Izango al dute gaztelaniaz ikasteko arazorik etorkizunean? Ezin diodanez ikasketekin lagundu, arazoak izateko arrisku handiagoa al du? Egia al da euskaraz ikasten dutenek gaztelaniaz idazterakoan akats gehiago egiten dituztela? Euskaraz dakiten arren, haurren artean gaztelaniaz egiten dute. Nik esaten diet euskaraz egiteko baina ez didate kasurik egiten. Alabak ez du nahi nik euskaraz egiterik, gaztelaniaz egiteko eskatzen dit. Orain arte gaztelania soilik entzun du, ez al du gaizki pasako ikastetxean guztia euskaraz egiten badiote?

Guraso euskaldunen kezkak Orain arte euskaraz egin du lagunekin baina gero eta gaztelania gehiago erabiltzen ari dela ohartu naiz. Zer egin dezaket? Anai-arreben artean euskaraz egin dute orain arte, baina gero eta gaztelania gehiago erabiltzen dute. Seme-alabei euskaraz egiten diegu baina gure artean gaztelaniaz egiteko ohitura dugu. Zer eragin izan dezake horrek? Nik euskaraz dakit baina nire bikoteak ez. Nola egin behar dugu seme-alabekin etxean? Lagunekin ari direnean gero eta euskara nahasiagoa erabiltzen dute, batzutan ez dakit euskaraz edo gaztelaniaz ari diren. Ona al da etxetik euskalkia transmititzea eta eskolak euskara batua ematea? Gaztelania ondo ikasiko al dute? Etorkizunean gaztelaniaz ikasi behar balute, izango al lukete arazorik? Euskara gaizki erabiltzen duenean zuzentzea ona al da? Nik esandako gauza asko zuzendu egiten dizkit, kasu egin behar al diot? Noiz hasi hirugarren hizkuntzarekin? Akademiak bai edo ez?

Kezken erantzunak Nola lagundu eskolako lanekin? Ezin diodanez lagundu ikasketekin arazoak izateko arrisku gehiago al du? Ikasteko ohiturak dira garrantzitsuak. Ikasteko autonomia garatzea. Eskolako lanak beraiek egin behar dituzte. Eskola porrota EAEn %14koa da eta Estatu Espainiarrean %29koa. Hainbatetan lagundu ahal izango diegu. Zer egin behar dute?Horren arabera estrategia batzuk. Lagundu ezin diegunean, jarraipena egin. Hori ere laguntzea da. Ikasteko autonomia: ikasteko ohiturak + motibazioak + gaitasunak. Prozesu bat da.

Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al nuke beraiekin? Kezken erantzunak Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al nuke beraiekin? Zer da ondo ez hitz egitea? Zer da pixka bat jakitea? Garrantzitsuena komunikazioa da. Komunikazioa oztopatzen ez duen bitartean ahal duzun euskara guztia erabili. Euskara onean bada, hobe. Baina... Elkarrizketak euskaraz mantentzeko gai bazara, bilatu egoerak eta esparruak. Oso gutxi baldin badakizu, ikasi esaldiak edota elkarrizketa laburrak.

Kezken erantzunak Ikasiko al dute ondo gaztelania? Izango al dute gaztelaniaz ikasteko arazorik etorkizunean? Gaztelania ondo ikasiko dute: eskolan lantzen dugu, komunikabideetatik jasotzen dute, etxean hainbatek ere bai, kalean indar handia du. Eskolaren helburuetako bat gaztelanian ere maila on bat izatea da. Ez dute gaztelaniaz ikasteko arazorik etorkizunean. Zaindu etxeko hizkuntza. Interesa erakutsi. Jarraipena egin.

Kezken erantzunak Alabak ez du nahi nik euskaraz egiterik, gaztelaniaz hitz egiteko eskatzen dit. Egoerak eta pertsonak hizkuntzekin identifikatzen ditugu. Gaztelaniarekin identifikatzen bazaitu, nahiko normala da hori eskatzea. Bereziki, komunikazioan arazoak sortzen direla sumatzen badu. Euskara erabiltzen jarraitu nahi baduzu, egoera edo esparruak ondo identifikatu. Hau da, argi eduki gutxienez zein tarteetan ez duzun etsiko. Saiatu seme- alabak dinamika horretan inplikatzen: zuri laguntzeko dela, jolas bat dela, araua...

Kezken erantzunak Zer egin dezaket lagunen artean gaztelaniarako joera hartu badute? Ezin ditugu seme-alaben hizkuntza-ohiturak erabaki Oinarri on bat eskaini Euskara aberatsa Eredu egokiak Bizipen eta erreferente asko Gainera: Babestutako guneak eskaini (etxetik hasita) Jarrerak landu

Kezken erantzunak Ama hizkuntza euskara ez dutenekin nahastean euskara maila ona? (euskaldunen galdera) Euskara maila ona izango da. Eskolan lantzen dute, etxean jasotzen dute, kalean, komunikabideetatik… Zaindu etxeko hizkuntza. Eskaini euskara aberatsa. Jolastu euskararekin. Euskara aberatsa = gaitasun komunikatiboak Gaitasun linguistikoa Gaitasun soziolinguistikoa Gaitasun diskurtsiboa Gaitasun estrategikoa

Kezken erantzunak Euskaraz ikastean akademikoki maila ona lortuko al dute? Maila ona izango da. Zenbat eta euskara maila hobea, akademikoki emaitzak onak izateko oinarri hobea. Horretarako: Etxeko hzikuntza zaindu. Euskararen erabilera eskaini. Euskararekiko interesa erakutsi. Jarrera egokiak transmititu.

Kezken erantzunak Akats ortografikoak Helburua da ondo idaztea bi hizkuntzetan derrigorrezko ikasketak amaitzean Akats normalak – Akats serioak Akats normalak: irakurtzeko ohitura, idazteko zaletasuna… Akats serioak: idazketa modu kontzientean lantzea Derrigorrezko ikasketak amaitzean ortografia mailak ez du zerikusi zuena elebitasunarekin

Kezken erantzunak Ingelesarekin noiz hasi? Akademiara eraman behar genuke? Lan munduari soilik begiratzen badiogu… Garrantzitsuena ez da noiz hasten den. Nora iritsi nahi da? Hizkuntzak eta identitatea: hizkuntzak gure identitatearen parte. Hizkuntzak eta sozializazioa: hizkuntzak behar dituzte gizarte honetan bizitzeko. Ikasketei begira: euskaraz ikasten ari dira, hor oinarria ez bada behar bezain ona… Gertuko zaintzetik hastea.

Zenbat hizkuntza ikasi behar lituzkete? Seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastea nahi dugu. Gutxienez euskara, gaztelania eta ingelesa. Lan aukerei begira hizkuntza bat baino gehiago jakitea abantaila da. Hizkuntzen gaia mundu globalizatu bateko lan aukeretara mugatzen badugu… 26

Zenbat hizkuntza ikasi behar lituzkete? Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… 27

The New York Times Nicholas D.Kristof 29-12-2010 El País 02-01-2011 (…) Muchos ciudadanos de Estados Unidos se embarcan en una apresurada y ambiciosa carrera para que sus hijos aprendan chino. Pero esa premura falla en algo que nos es bastante más cercano: la enorme importancia de que nuestros hijos aprendan español. Puede que el español no sea tan prestigioso como el mandarín, pero es una presencia cotidiana en Estados Unidos. (…) China será probablemente la mayor economía del mundo. El estudio del chino abre muchísimas oportunidades. Pero no olvidéis algo que probablemente será fundamental en su vida: ¡el idioma más importante es el español! The New York Times Nicholas D.Kristof 29-12-2010 El País 02-01-2011 28

Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete? Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. 29

(…) Es requisito imprescindible un nivel intermedio de alemán. (…) Alemania, con un crecimiento económico del 3,6 por ciento y una tasa de desempleo de 6,9 por ciento, necesita incorporar a entre 500.000 y 800.000 empleado especializados: ingenieros, arquitectos, técnicos y especialistas. (…) Es requisito imprescindible un nivel intermedio de alemán. El Mundo 30-01-2011 30

Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete? Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. Alemaniera: Europako motorra den estatuko hizkuntza, lanerako aukera onak irekitzen dituena… 31

Hainbat iturri (blogak) Frantzesa: 5 kontinenteetan hitz egiten da ONU erakundeko hizkuntza ofizialetako bat Europako potentzia bat Euskal Herriko hizkuntzetako bat (iparraldean ofizial bakarra) Etorkizuneko hizkuntzetako bat … Hainbat iturri (blogak) 32

Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete? Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. Alemaniera: Europako motorra den estatuko hizkuntza, lanerako aukera onak irekitzen dituena… Frantzesa: EHko hizkuntzetako bat, Europako bigarren potentzia… 33

Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete? Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. Alemaniera: Europako motorra den estatuko hizkuntza, lanerako aukera onak irekitzen dituena… Frantzesa: gurekin muga egiten du, Europako bigarren potentzia… Japoniarra: munduko hirugarren potentzia. Arabiera: hizkuntza ofiziala 23 herrialdetan, etorkizunean aukera asko ireki ditzakeena… Euskal Herrian zein da hirugarren hizkuntza? Errumaniera? Portugesa? 34

Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete? Txinera Gaztelania Ingelesa Arabiera Bengalia Hindua Potugesa Errusiera Japoniarra 35

Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete? Ondo legoke 10 edo 12 hizkuntza ikastea. Baina nola lortuko dugu hori? Benetan garrantzitsua hizkuntza horiek denak ikastea al da? Garrantzitsuena ez da hizkuntza asko eta azkar ikastea, eleaniztasuna beraientzat normala eta positiboa izatea baizik. 36

Mezuak noiz eta nola eman Gurasoak eragile Mezuak noiz eta nola eman eta tresna osagarriak

Mezuak noiz eta nola eman Mezuak: Zein mezu eman nahi dizkiegu? Kezkak: Zein kezka argitu nahi genituzke? Bideak: Zein gune edo bide ditugu gurasoei mezuak helarazteko? Tresna osagarriak: Zein tresna osagarri erabili ditzakegu mezu horiek helarazteko? Gurasoentzako tresnak: Zein tresna eskaini diezazkiekegu guk proposatzen diegun norabide berean aritzea errazteko?

Mezuak emateko guneak edo bideak Ikastetxera informazio eske datozenean Gelako bilera gurasoekin (1, 2...) Haur bakoitzaren gurasoekin bilerak Gurasoekin harreman informaletan: haurren bila etortzean... ... Hezkuntza proiektua Gurasoentzako oharrak Ikasleen informeak Ikastetxean jartzen diren kartelak Etxera bidaltzen diren esku-orriak ...

Mezuak emateko tresna osagarriak Oarsoaldeko DVDa Buruntzaldeko DVDa Haur elebidunen gurasoentzako eskuliburua Eskolako lanekin laguntzeko eskuliburua Gurasoentzako hitzaldiak Etxetik hasten delako esku-orria ...

Gurasoentzako tresna praktikoak Euskara ikasteko aukerei buruzko informazioa Euskara ikasteko guraso taldeak Mintzataldeak Euskarazko produktuen katalogoa Eskola orduz kanpoko jarduerei buruzko gida Jolas ikastaroa Antzerki taldeak Hitz goxoen zerrenda Abestien CDa Ipuin kontaketa tailerra Hizkuntzarekin jolasteko tresnak ...

Planifikatuta aritzearen aukera Guk argi ditugunez mezuak, eman ditzagun. Urteetan errepikatuko dizkiegu mezuak: Familien ezaugarrien arabera mezuak ez dira berberak izango. Haurren adinaren arabera ere egokitu daitezke mezuak. Eskura ditugun bideak erabiliko ditugu: planifikatuta eskainiko dira mezuak. Kezka nagusienak ere erantzungo ditugu. Gurasoen aukera izango da norabide horretan aritzea.

Adibidea

Aurre-matrikulaziorako esku-orria Plangintza adibidea HH2-3 HH4-5 LH1-2 LH3-6 Aurre-matrikulaziorako esku-orria Bilera Bizi euskara Lagunartean euskaraz? Lagunduko diguzue? Dekalogoa Etxera Gabonetan oparitu euskara Banaka Jolastu euskararekin Euskara eta bizipenak Hizkuntzak eta identitatea Oporretan ere eskaini euskara Eskolako lanak Etorkinei aurkezpena

Irakasleak zuzenean eragiten gelan eta gelaz kanpo Erabileran eragitea Irakasleak zuzenean eragiten gelan eta gelaz kanpo

Eragiteko bideak ERABILERA EZAGUTZA MOTIBAZIOA ZUZENEAN ZEHARKA - Metodologia egokiak erabiltzea Gaitasun komunikatiboak Mezu egokiak Jarreretan eta jokabideetan eragiteko programak ZEHARKA Familiengan eragitea Eskola orduz kanpoko jarduerak - Erreferente eta eredu egokiak.

Abiapuntua Euskararen erabilera sustatzearen ardura hezitzailearena da. Irakaslearena ikastetxeen kasuan. Helburuak GUK jartzen ditugu eta estrategiak guk aukeratzen eta erabiltzen ditugu. Helburuekin ondo lotzea ezinbestekoa da. Helburu lorgarri eta neurgarriekin. Lortu behar dugu estrategiak eta tresnak norberaren ezaugarrietara egokitzea: erabilera lantzen gustura aritu behar dugu.

ABIAPUNTUA Laguntzea Zertan ari garen jakitea Gustura aritzea

Erabiltzeko iniziatiba: Noiz erabiltzen dute euskara? 1- Euskaraz erantzuten al didate? Guztiek eta beti? 2- Euskaraz zuzentzen al dira niregana? Guztiak eta beti? 3- Euskaraz egiten al dute ni beraiekin ari naizenean? 4- Euskaraz egiten al dute ni beraiekin ari ez naizenean? 5- Euskaraz egiten al dute jardun osoan?

GUTXIENEKO HELBURUA Zein izan daiteke gutxieneko helburua? Adostu dezakegu? Hau da: ikasleekin oro har hau lortu nahi genuke… Gurekin harremana euskaraz izatea Beraien artean euskaraz egitea gelan gu elkarrizketan gaudenean: taldeka daudenean, denbora guztian… Beraien artean euskaraz egitea gu elkarrizketan gaudenean gelan eta gelaz kanpo Beraien artean euskaraz egitea gelan nahiz eta gu elkarrizketatik kanpo egon: taldeka daudenean, denbora guztian… Beraien artean euskaraz egitea gu elkarrizketatik kanpo gaudenean gelan eta gelaz kanpo: denbora tarte batzuetan, denbora guztian…

Gutxieneko helburua HH Zein izan daiteke helburu lorgarri eta egokia HH amaitzen dutenerako? Gure eraginez euskaraz egitea Oharkabean beraien artean euskaraz aritzea ohikoa izatea, gutxienez egoera antolatuetan Horretarako, beraien artean askotan euskaraz egitea bideratu behar dugu.

Hezitzaile berritsuak

Hezitzaile Berritsuak Elkarrizketa asko sortzen eta bideratzen dituen hezitzailea Banakoekin (bideoa: banakoekin elkarrizketak) Beraien artean (Bideoa:elkarrizketak eragiten)

Hezitzaile Berritsuak Hezitzaile Berritsuak al gara? Banakoekin sortzen al ditugu elkarrizketak? Zein egoeretan? Erraz egiten al dugu? Bideratzen al ditugu beraien arteko elkarrizketak? Zein egoeretan? Erraz egiten al dugu?

Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

BANAKOEKIN ELKARRIZKETAK SORTZEN

Banakoekin elkarrizketak Oinarrizko estrategiak Guk esandakoa errepikatu araztea Galdera ereduekin jolastea

Guk esandakoa errepikatu araztea Euskaraz esatea nahi duguna guk esan eta errepikatzeko aukera eman Batzuetan errepikatzeko eskatu Beste batzuetan soilik eredua eman Hitz solte eta esaldi laburretatik, esaldi konplexuagoetara

Guk esandakoa errepikatu araztea Kremailera jaitsi nahi du haur batek. -No puedo. -Ezin duzu? Laguntza behar duzu? -Bai Beste batean ezin baduzu esaidazu… lagundu, mesedez -Lagundu, mesedez (errepikatu du umeak) Guk esandakoa errepikatu araztea -A mi no me gusta la mandarina -Niri ez zait mandarina gustatzen -Niri ez zait mandarina gustatzen (errepikatzen du) -Zer gustatzen zaizu? -Manzana -Niri sagarra gustatzen zait …

Guk esandakoa errepikatu araztea Irakaslearekin elkarrizketa-esaldiak osatzen   Ohiko egoera-esaldiak euskaraz esan behar dituzte: ura nahi dut… lagun batek jo nau… Ez badituzte esaten edo ez badira gai, euskaratzen hasten naiz eta berauek esaldia osatu behar dute. Ura… Ura nahi… Lagun… Lagun batek… Lagun batek jo…

Galdera ereduekin jolastea Galdera itxiak Galdera itxiak aukerak ematen Galdera itxiak erantzun luzea eskatuz Galdera irekiak ereduekin lagunduz Galdera irekiak Tonua, mimika,erritmoa, modu ezberdinetara errepikatzea… Zuzentasuna ez da beti garrantzitsuena: egoera formalak eta informalak - Ahalegina eskatuz eta baloratuz!

Galdera ereduekin jolasten Galdera itxiak aukerak ematen -Un día fui al cine con mis tíos -Nora? Nora joan zinen? -Zinera. -A, zinemara joan zinen. -Bai, zinemara joan -Eta norekin joan zinen? -Tioekin -Norekin? Amatxorekin eta aitatxorekin? -Ez -Aiton-amonekin? -Osabarekin eta izebarekin? -Bai, osabarekin eta izebarekin. -Eta zer ikusi zenuen? -No sé. -Ez dakizu? -Ez dakit -Baina pelikula polita edo itsusia izan zen? -Polita -Oso ondo

Galdera irekiren bat eta itxiekin esaldiak osatu (Galletak banatzen) -Andereño, más. -Zer? Gehiago? -Si -Ufff, baina gauzak eskatzeko hitz magikoak erabili behar dira. Zeintzuk dira hitz magikoak? -Mesedez -Eta orduan nola eskatu behar didazu gaileta gehiago? -Mesedez gehiago! -Eta zenbat nahi dituzu? Bi atzamar erakusten ditu -Ahh. Bi nahi dituzu? -Ba entzun nahi dizut -Bi -Ea, errepikatu: Bi galleta gehiago, mesedez. -Bi galleta gehiago mesedez. -Oso ondo. Hemen zure bi gailetak. Eta orain zer esan behar didazu? (Harridura aurpegia) -Eskerrik asko -Ez horregatik

Galdera ereduekin jolasten Galdera irekiak eta itxiak nahastuz A- Andereño, txisa! Txisa? Txisa gustatzen zaizu? A- Ez! Txisa nahi dut! Edateko? Zer jarriko dizut, edalontzi honetan edo beste honetan? A-Txisa egin! Txisa egin nahi dut esan behar duzu A- Txisa egin nahi dut Ah!!! Txisa egin nahi duzula? Ba esan! Bestela ez dizut ulertzen! Eta hemen egin ni duzu edo komunean? A- Komunean! Ba joan zaitez!

Galdera ereduekin jolasten Galdera irekiak eta erantzunetan eredua eman -¡Mira! -Zer egin duzu? -Una casa -Etxe bat -Si -Eta noren etxea da -Markel eta yo -Markelena eta zurea -Bai Galdera irekiak esaldia osatzeko eskatu gabe -Zer egin duzu asteburuan? -Etxean -Zer egin duzu etxean? -Telebista -Telebista ikusi duzu? Bai -Eta zer gehiago? -Jolastu -Zertara? -Futbola -Futbolean jolastu duzu? Norekin? -…

Banakoekin elkarrizketak sortzen Jolasten al dugu galdera eredu ezberdinekin? Ereduka eman eta errepikatu arazten? Modu kontziente batean saiatzen al gara ikasleekin elkarrizketa luzeak mantentzen eta horrelako ereduekin jolasten? Zein egoera erabil ditzakegu elkarrizketak sortzeko? (Bideoa:”elkarrizketekin jolasean)

BERAIEN ARTEKO ELKARRIZKETAK BIDERATZEN Oinarrizko estrategiak

Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Elkarri errepika araztea Batak besteari esatean nahi dugun hori, guk esan eta errepikatzeko eskatu. Erabat esplizitua. Jarduera antolatu bat erabil dezakegu (kolektiba…) edo egoera ionformal batean elkarrizketak sortu. Txikienen kasuan oinarri oinarrizkoa. Sortzen ditugu horrelako elkarrizketak? Azken egunetan zenbat sortu ditut kontzienteki? Nola izena du animalia honek? Se llama oiloa Esan zure lagunari: animali hau oiloa da Animali hau oiloa da …

Elkarrizketak bideratzen Eredu bila elkar laguntzen   -Mikelek jo zaituela? Ea, etorri. Esango diogu hori ez dela egiten. Nola esango diogu ez dela jo behar? - -Mikel, mesedez, ez jo berriro. Orain esan zuk. - Mikel, mesedez… … Elkarrizketa bat bideratzen -Es que Leire me ha pegado -Leire, minik ez. Esaiozu zuk. -Minik ez. … Elkarrizketa bat bideratzen   -Zer egin behar da fitxan, Laura? -Margotu -Laura, azaldu Pellori zer egin behar den. Uste dut ez dela adi egon. -Pello, margotu behar dugu hau. -Zer egin behar dugu, Pello? Margotu hau. Ados, Laura? Bai -Pello, zer esan behar diozu? -Eskerrik asko, Laura.

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Ereduak ematea eta batzuetan errepikatu araztea Gutxieneko gaitasun bat badagoenean ez da beharrezkoa guk errepikatu araztea. Elkarrizketa bideratu daiteke tartean sartuz. Batzuetan, errazteko, ereduak proposatu. Txoko batean elkarrizketa bideratzen   -Zertan doa fitxa? Amaitu duzue kotxea margotzen? -Bai -Badakizue kotxeak errepidetik doazela. Eta itsasontziak? Nondik doaz? Galdetu lagunei nondik doazen fitxan dauden garraiobideak. -Nondik doa motorra? -Nondik doa helikopteroa? …

Elkarrizketak bideratzen Elkarrizketa bideratzen   Haitz eta Lucia beraiek egindako etxearen barruan daude. Ander barruan sartzen da eta besteak ohiuka hasten dira. H-Tú no puedes L- Esta es nuestra casa Anderrek zuen etxean sartu nahi du A-¡Quiero entrar! Txirrinean jo. Hemen dago txirrina. A-Din dan H- Nor da? A-Ander H- Zer nahi duzu? A- Quiero entrar Zuen etxean sartu nahi du. Utziko diozue? H- Bai. Sartu barrura. Ixilik, ume txikia lotan dago eta. Irakaslearen aipamena: Hiru urteko gelako elkarrizketa luzeek norbere ama hizkuntza amaitzen dute: “bai”, esaldi errepikatuak edo hitz solteak izan ezik.

Elkarrizketak bideratzen   Txoko batean elkarrizketa bideratzen -Nork prestatu du mahai? -Nik -Eta nik -Oso ondo. Mantela eta guzti jarri duzue. Bazkaria ere prestatu duzue? -Ez. Merendola. -Nik ere meriendatu nahi dut. Zer prestatu duzue? -Bizkotxoa -Bizkotxoa? Zein goxoa? Eta zer ospatzen duzue? -Jurgiren urtebetetzeak. -Zorionak Jurgi. Zuek ere zoriondu duzue? -Zorionak Jurgi. -Zu ari zara banatzen? -Bai -Bakoitzak nahi duena eskatuko du. Nik gutxi nahi dut. -Tori -Eskerrik asko -Nik asko nahi dut -Nik asko nahi dut. … -Bukatu dut. Gehiago mesedez.

Elkarrizketak bideratzen Psikomotrizitate saioan elkarrizketa bideratzen -Lotu hemen (soka erakusten du) -Ara! Zer izango zara ba? Txakurra? -Ez. Gatito. -Katutxoa? -Bai, katutxoa. -Eta zer egingo duzu, paseatu? -Bai -Eta nork eramango zaitu paseatzera? -Ez dakit -Norbaiti eskatu beharko diozu -Nola eskatuko diozu? -Eraman, mesedez -Oso ondo. Beraz: mesedez, paseatzera eramango nauzu? Bale? -Paseatzera eramango nauzu? -Oso ondo. Goazen galdetzera. -Esaiozu nola eramatea nahi duzun. -Poliki eraman -Bale

Elkarrizketak bideratzen Banakotik hasi eta beraiena bideratu   -Andereño, Xabierren cumpleaños da. Lagundu Xabier beste andereñori bonboiak eman? -Noren urtebetetzea da? -Xabierren urtebetetzea -Eta zuk zer nahi duzu? -Lagundu Xabier bonboiak ematen andereñoak -Xabierri galdetuko diogu ea berak nahi duen zuk laguntzerik -Bai -Galdetuiozu -Xabier, quieres nik lagundu bonboiak eman andereñori? …

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Aukerak ematea eta eztabaidan jartzea Bi aukera eman. Gu zentro bihurtu eta elkarrizketa bideratu. Espliztua izan daiteke. Sortzen ditugu horrelako elkarrizketak? Askotan? Manix, atseden tartean patiora atera nahi duzu edo psikomotrizitate gelara joango gara? Patiora. Zergatik nahiago duzu patiora? Quiero jugar al futbol. Ba esaizou hori zure lagunari. Futbolera jokatu nahi dut. Futbolera jokatu nahi dut. Jolastu nahi duzu nirekin? Galdetu, agian berak ere nahi du: Jolastu nahi duzu nirekin? Jolastu nahi duzu nirekin? …

BERAIEN ARTEKO ELKARRIZKETAK BIDERATZEN Haur Hezkuntzarako tresnak

Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Jarduerak baliatzea Jardueran aldaketa txikiak egin ahozkoa erabiltzea ezinbestekoa izan dadin. Ohiko jarduerak moldatzea edo jarduera berriak sortzea. Hezitzaile Berritsu moduan jokatzeko tresna benetan lagungarria. Programatutako jardueretan zein aldaketa egin ditzaket? Elkarri azalpenak, elkarri kontatu, elkarri galderak… Edozein arlotan egin daitezke aldaketak. Erabiltzen dugu tresna hau? Baliatzen ditugu jarduerak? Talde batekoek besteei egindako lana aurkezten diete. Azalpen testu baten moduan: lehenengo arrautzen kutxa barrutik margotu, gero papera itsatsi... (Hezitzaile Berritsu moduan beste taldekideei galderak egin arazi eta guk proposatutako ereduak errepikatu arazi)

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Errutina linguistikoak erabiltzea Beraien artean euskaraz egiteko ere baliagarriak. Edozein egoera eta saiotan txertatu daitezke. Aukera: testu motak aztertu + errutina bidez noiz eta nola? Astelehenetako kolektiban asteburuari buruz galdetzen. Bost galdera auekra: idatziz eta ahoz: Zer egin zenuen…? Norekin ibili ziren…? Zerbait goxoa jan zenuen?... Pilota bat hartu eta bati pasa. Galdera egin eta honek erantzun. Berak beste bati eta harek erantzun berari. … Galderak elakarri. Guk erantzunekin lagundu: ereduak, errepikatu arazi…

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Simulazioak Eredu bat aurkeztu eta elkarrekin erabili behar. Benetako egoera bat simulatu. Simulazio bidez praktikan jartzen duzu eredua Jolasa da: tonuarekin jolastu, exageratu, askotan errepikatu… Kide batek beste bati: - Te quiero, Iñigo. Taldera eraman eta jolas bihurtu. Bikoteka jarri eta esan: - Maite zaitut Besarkada handi bat eman elkarri eta lurrera erori. Gelako haur guztiek egiten dute aldamenenekoarekin.

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Esketxak-Antzerkiak Prestatzerakoan hizkuntza erabili behar. Antzerkian bertan elkarri egin behar elkarrizkeketan. Gaitasunaren arabera: beraiek prestatu eta aguk lagundu edo guk eginda eman. Testu motekin lotzea erraza. Miren txakurrarekin paseatzera atera da. Txakurrak pintxo du izena. Pintxo oso zakur zaharra da baina oso arina eta beti jolasteko prest dago. Pintxo, ez duzu pixa egin nahi? Uau, uau Zoaz ba zuhaitz horren ondora eta egin ezazu. Jostatu nahi duzu, ezta? Uau, uau. Ez, ez, ez. Jostatu baino lehen pixa egin behar duzu. (Ikasleekin landu – irakasleak ikasle batekin egin eta gero rolak aldatu eta hainbatetan errepikatu - tonuarekin eta erritmoekin jolastu….)

Elkarrizketak bideratzeko tresnak Irrati saioak / Grabazioak Prestatzerakoan hizkuntza erabili behar. Antzerkian bertan elkarri egin behar elkarrizkeketan. Gaitasunaren arabera: beraiek prestatu eta aguk lagundu edo guk eginda eman. Testu motekin lotzea erraza. Marrazki batzuk power pointean. Deskripzioa landu eta grabatu power pointean bertan. Guztiok entzun. Lotura duten marrazki batzuk. Ipuina asmatu. Grabatu. (Taldeka landu daiteke)

Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

Haur Hezkuntzarako tresnak EUSKARAZ BLAITU Haur Hezkuntzarako tresnak

Euskaraz blaitu Azken asteetan erabili ditugun abestiak Landu ditugunak Megafonian jarri ditugunak Abesten ditugunak …

Euskaraz blaitu Rocka willi Xamur gure katua Goazen komunera Lastozko zubixe Beltzi

Gaitasunak testu moten arabera

Euskaraz blaitu Abestiak-musika Ereduak emateko aproposa. Entzuten dutena abesten has daitezke: erabiltzen. Hori benetako egoeretara egokitzen lagundu beharko, baina eredua badute. Ez da momentuan erabiliko duten tresna, epe ertain luzerako da. Testu motekin lotu dezakegu: eredu asko eta oso ezberdinak eskaintzeko modua. Une askotan jar daitezke abestiak.

Irakaslea abesten – Taldea abesten Euskaraz blaitu Irakaslea abesten – Taldea abesten Irakasleek asko abesten duzue edo dezakezue. Benetan ona da! Gelan, pasiloan, patioan, txangoetan… Jolasen abestiak, errutinak (sarrera-irteerak, jarduera baten hasiera…) Guk asko abesten badugu: Guk abesten duguna beraiek ere abestuko dute Kantatzeko joera handiagoa izango dute Testu motekin lotu daiteke Eta beraiei ere abesteko aukera asko eman: errutina linguistikoak, jolasetan beraiekin abestu, ipuin kontaketetan ipuinentzat abestiak…

Telebista / Entzuteko ipuinak Euskaraz blaitu Telebista / Entzuteko ipuinak Telebista jartzen diegu noizbait? Ipuinak jarzen dizkiegu entzuteko? Badira bidea ereduak emateko. Pasiboak. Eskolaz kanpo euskara entzuteko oso aproposak: Gurasoei esan! Garrantzia eman eta jarrera eskatu Haurrei proposamen zehatzak egin

Euskaraz blaitu Paisaia linguistikoa Testua eta irudia Irakurtzen dakitenentzat egokia. Besteentzat ere bai: irudi deigarriak eta erreferentzia askotan egin. Lotura. Zein testu? Hiztegia, errutinak, abestitxoak… Tarteka aldatu. Adibidez: barneratzen dutenean. Edo lehenago. Erreferentzia askotan egin Ez dira euskararen aldeko mezuak.

Webgune erabilgarriak Gaia Wegunea Ipuinak entzuteko www.etxegiroan.com Marrazi bizidunak eta pelikulak www.marrazkiak.euskal-encodings.com www.synbaloo.com/mis/ipuin-klasikoak Karaokea www.txantxangorria.eu Euskal musika www.badok.info Euskarazko abestiak www.kantuan.net Entzuteko ipuinak www.solasegitekoipuinak.net Haurren jolasak www.aisia.net/txantxariak www.aggoiti.wix.com/euskaljolasak Hitz jolasak (gurutzegramak…) www.xedera.com Ahokorapiloak eta atsotitzak http://aittu1.wikispaces.com/AHOZ+AHO Ipuinak, abestiak eta jokoak www.txiki.net Ipuinak, abestiak… www.childtopia.com Antzerki testuak www.teatro-testuak.com

Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

BERAIEN ARTEKO ELKARRIZKETAK BIDERATZEA Ohiko jarduerak eta egoerak baliatzea

Irakasleon jokabidea Txokoka gai bat lantzerakoan, dinamika zertxobait zaintzen badugu erabilera eta gaitasuna lantzeko aukera gehiago izango ditugu. Zenbat eta zailagoa izan ikasleen artean euskaraz egitea, orduan eta garrantzitsuagoa jarduerak baliatzea. Jarduerak sortu ditzakegu edo ohiko jardueretan aldaketak egin. 96

Gune baliagarriak - Goizeroko harrera: korroa/borobila - Txokoak: Eraikuntza txokoa Marrazketa/plastika txokoa Joku sinbolikoaren txokoa (etxea, denda...) Ipuin txokoa … - Jolas garaia - Agurra 97

Adibideak Borobil handian Bartolo jan eta lo Marrazketa txokoa Ez dakit nor naizen Entzunez marraztu Eraikuntza txokoa Kaxa magikoa Ez dut nahi Egin nire dorre bera Etxe txokoa Zer falta zaizu? Abestia Ipuin txokoa Soinudun ipuina Zertarako balio du? Ni ere protagonista Jolaslekuan Zapi-zapi moldatua Maite zaitut Bestelakak Zer ote da? Besarkada kutxa Kanika-kanika Zer diozu? Kuxkuxean

ADIBIDEAK IKUSTERAKOAN Zuek Hezitzaile Berritsuak zarete. Ziur horrelakoak egiten dituzuela. Aurkeztutako ideiaren inguruan: Lehendik egiten baduzue: azaldu zuek nola egiten duzuen. Ez pentsa guztiek egiten dutenik. Egin zuen ekarpenak! Hau bera ez, baina adibideak beste jardueraren bat burura ekartzen badizue, azaldu. Eskertuko dizuet! Zuen taldeekin egiteko zailegia iruditzen bazaizue, hori ere esan: ziur arrazoi duzuela. Baina saiatu gaitezke jarduera zuen ezaugarrietara egokitzen. Eta gogotsu parte hartu ariketetan! 99

ERAIKUNTZA TXOKOA - Forma ezkutuak-Kutxa magikoa Kaxa prestatu eta barruan objetuak sartu Borobilean kaxa pasa eta abestia gelditzean kaxa duenak eskuak barrura sartu Objetua definitu Besteek galderak egin Zer uste duzue dela? .... dela uste dugu! Bai/Ez! 100

GOIZEKO BOROBILA Borobileko lanen ondoren (eguraldia, eguna, asistentzia...) Jasoko/landuko ditugu haurren sentimenduak? - Bartolo, jan ta lo! Pertsonaia bat sortu txotxongilo bidez Eman pertsonaiari gelan bere lekua Ikasleei gogorarazi: Bartolo beti erdi lo egoten denez, esaldi osoak ematea nahi izaten du Hasteko: errutina linguistikoa Elkarrizketak Bartolok ere galderak jaso ditzake... Amaitzeko: errutina linguistikoa 101

MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA - Entzunez marraztu Fitxa bat aukeratuko du haur batek eta besteei deskribatuz, berau margotuko dute. 102

MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA 103

MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA 104

MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA 105

MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA Ez dakit nor naizen!! Marrazketa txokoan animalien fitxak utzi eta haurrek margotu ditzatela. Ondoren, batak besteari bizkarrean itsatsiko dizkiete marrazkiak. Borobilean jarri eta bat erdian geldituko da. Galderen bidez, zer den asmatu beharko du Errutina linguistikoa: Leire, ez dakit nor naizen. Ondoren galdera (zenbat hanka dauzkat? Tronparik badut...) - Ane, ez dakit nor naizen, lagunduko didazu? - Bai, lagunduko dizut/Ez, ez dizut lagunduko. - Lau hanka ditut? - .. 106

ERAIKUNTZA TXOKOA Ez dut nahi Hainbat objektu: errotulagailua, kola, eraikuntza piezaren bat, zelo, jostailua… … errotulagailua nahi duzu? Bai, nahi dut & Ez, ez dut nahi Hasieran irakasleak, gero beraietako batek …, zer daukazu eskutan? Nik kola daukat Nahi duzu kola aulkian jartzea eta zu bertan eseritzea? 107

ERAIKUNTZA TXOKOA Egin nire dorre bera Haur batek ezkutuan eraikuntza bat egingo du eta ondoren besteei azalduz denek egitura bera osatu beharko dute. 108

ETXE TXOKOA Bingoa Kaxa batean osagaiak Banan bana aterako norbaitek Nork behar du olioa? Olioa nik behar dut Nork behar du zartagina? … Zertarako behar da olioa? Arrautzak frijitzeko Zertarako behar da da.. 109

ETXE TXOKOA 110

IPUIN/LIBURU TXOKOA Soinudun ipuinak Ipuin bat hartu eta moldatu egingo dugu soinuak sartuz (haize bortitza, atea ireki, doministiku egin...) eta ondoren haurrei irakurriko diegu osorik. Bigarren aldiz irakurtzean, guk irakurri eta beraiek bakarrik soinua jarriko diote ipuinari Hirugarren aldiz, guk soinua egin eta beraiek esan beharko dute zer pasa den une horretan 111

IPUIN/LIBURU TXOKOA Zertarako? Hasieran irakasleak galdetu: Izena + honek…rako balio du? Bai, …rako du edo Ez, …rako ez du balio Gero elkarri galdetu eta asmatu Maider, zertarako balio du honek? Honek,… balio du 112

IPUIN/LIBURU TXOKOA Ni ere protagonista Oso ezagunak zaizkien ipuinak kontatzean, pertsonaien marrazkiak lepotik zintzilikatu eta elkarrizketak iristean, beraiek protagonista bihurtu 113

JOLASLEKUA Zapi zapi (moldatuta) Soka batetik zintzilik zenbait objektu Objektuak erakutsi eta zertarako balio duten esan Bi hilara eta zenbakiak banatu Soka eusten bi Batek funtzioa esango eta besteak zenbakia 114

JOLASLEKUA Maite zaitut Zutik, borobilean, hankak elkar ukituz Erdian dagoena norbaiten aurrean jarriko Zergatik? Ile luzea daukazulako Ezaugarri hori dutenak mugitu behar. Bat erdian geratuko. 115

BESTELAKOAK Zer ote da? Zer ote da? Erdian bat Abestu:Nik badaukat, nik badaukat… Besteek erantzun Kutxa txiki bat eskuz esku Abestia amaitzean, eskutan duenak barrukoa begiratu Besteek galderak egin behar 116

BESTELAKOAK Kanika-kanika Abestu Erdikoari: Nork uste duzu daukala kanika? Galdetu berari! Erik, zuk daukazu kanika? Ez, nik ez daukat Erik, nork uste duzula daukala kanika? Izarok daukala uste dut Ba galdetu berari! 117

BESTELAKOAK Zer diozu? Telefonoarena Gaur ostirala da eta bihar larunbata izango da. Nire izebaren zakurrak arkakuso gorri-gorriak dauzka! Atzo azokara joan nintzen bizkotxoa egiteko sei arrautza erostera. Bidean euria hasi zuenez, poltsa puskatu eta tortilla kalean egin nuen! 118

BESTELAKOAK Kuxkuxean… Bi kaxa: leku argazkiak eta gorputz atalak Non ikusi duzu? Zer ikusi diozu? Norbait aukeratu, eta bere izenarekin jolastu. Banan bana galderak: Mendian ikusi duzu? Baserrian ikusi duzu? Eta gero: sudurra ikusi diozu? Belauna ikusi diozu? 119

Egiturak lantzen 120

Gune baliagarriak - Goizeroko harrera: korroa/borobila - Txokoak: Eraikuntza txokoa Marrazketa/plastika txokoa Joku sinbolikoaren txokoa (etxea, denda...) Ipuin txokoa … - Jolas garaia Agurra Zein egitura/esamolde behar dituzte euskaraz egin ahal izateko? Oinarri oinarrizkoak zein dira? 121

Nor-nork 122

Nor-Nork Hizkuntza-jolasa Errutina linguistikoa Esketxa Abestiak Hizkuntza-paisaia 123

Hizkuntza-jolasa Objetu edo aurpegitxo ezberdinak eskainiko dizkiegu: Liburua Alaia Panpina Lotsatia Baloia Maitekorra Bat aukeratu eta eskuz esku pasa: - Zuk.... nahi duzu? Bai, nik.... nahi dut Ez, nik ez dut....nahi - Zu...... zara? Bai, ni ….. naiz Ez, ni ez naiz...... 124

Hizkuntza-errutina Errezeta bingoa: -Hizkuntza errutinak: Nork behar du olioa? Olioa nik behar dut! Nork behar du zartagina? Zartagina nik behar dut! Nork behar ditu olibak? ... - Nor da olioaren jabea? - Olioaren jabea ni naiz! - Nor da zartaginaren jabea? - Zartaginaren jabea ni naiz! - Nor da oliben jabea? - Oliben jabea ni naiz! Bingoa osatzen duenak: ON EGIN! Besteek:eskerrik asko eta berdin!! 125

Esketxa Bi ate marraztuko ditugu: animaliena eta elikagaiena Haur bakoitzari animalia baten irudia edo elikagairen batena emango diogu eta horren arauera ate batean edo bestean jo beharko dute. Ateetako bat jo eta: A- Nor da? B- Ni naiz A- Baina, nor zara zu? B- Ni tipula naiz A- Aurrera!/ Ez, hau ez da zure atea! *Tonuekin ere jolas dezakegu edo hori sudurra tapatuta daukatela antzeztu dezatela... 126

Hizkuntza-paisaia Eskaileretan kartelak: - Guk eskailerak mantso jaisten ditugu? Zuek ere bai, ezta? Jantokian kartelak: - Bi haur talderen irudia: Guk guztia jan dugu. Eta zuek? Goxo goxoa zegoen, baietz? Musika gelan: - Guk asko abestu nahi dugu. Zuek ere bai? 127

Musika Abestiak: Nor-nork agertzen direnak, gutxienez bietako bat Honek arrautza erosi, honek gatza bota, honek frijitu beste honek pixkat dastatu ta honek den-dena jan! Letrak moldatu eta abestietan biak sartu 128

Nork-nori 129

Nork-Nori Hizkuntza-jolasa Errutina linguistikoa Esketxa Abestiak Hizkuntza-paisaia 130

Hizkuntza-jolasa: Ikusi zaitut/dizut! Bi kutxetan marrazkiak jarriko ditugu eta haur bakoitzak bana hartuko A kutxan B kutxan Tokiak Gorputz atalak Bi modura jolas gaitezke: Besteek asmatu Norberak kontatu Uxue, norekin jolastuko gara? Iratirekin! Oso ongi! Uxuek Irati non ikusi duen asmatu behar dugu denek, beraz, hasi galdetzen! Irati baserrian ikusi duzu? Ez, ez dut baserrian ikusi Irati ikastolan ikusi duzu? Bai! Irati ikastolan ikusi dut Oso ongi eta zer ikusi diozu? Ea asmatzen dugun! Hasi galdezka Iratiri sudurra ikusi diozu? Ez, ez diot sudurrik ikusi Belarria ikusi diozu? Bai! Belarria ikusi diot eta gorri-gorri zeukan! Nor ikusi duzu? Mikel ikusi dut Eta non ikusi duzu Mikel? Mikel igerilekuan ikusi dut Eta zer ikusi diozu Mikeli? Mikeli hanka ikusi diot 131

Hizkuntza-errutina Jolaslekuan: Harrapaketan ari garela: - Besoa ukitu dizut! Harrapatua izan dena esku bat besoan daukala besteen atzetik joango da. Norbait harrapatzean: - Bizkarra ukitu dizut! Eta beste hori eskua bizkarrean daukala, besteen bila... 132

Hizkuntza-paisaia Jantokian: Bazkaldu duzu? Eta esan diozu sukaldariari oso goxoa zegoela? Patioan: Gordeketan ari diren irudi bat: Ikusi zaitut! Orain ere bai? Beti berdin! Eskolako sarreran: - Nork ekarri zaitu? Agurtu joan aurretik! 133

Abestia Nork eta nori aipatzen diren abestiak? Nere aitak amari gona gorria erosi (bis) Berriz ere maiteko... 134

- lako 135

- lako Hizkuntza-jolasa Errutina linguistikoa Esketxa Abestiak Hizkuntza-paisaia 136

Hizkuntza-jolasa: Pilota pasa Zergatik gustatzen zaizkizu…? Txakurrak Katuak Kotxeak Baloiak … Zergatik joan nahi duzu….? Mendira Hondartzara Eskolara Bilbora Helburua: ahalik eta luzeena egitea 137

Hizkuntza errutina: maite zaitut! - Patioan jolasteko hobeto… - Borobilean hankak batak bestea ikutzen duela, erdian bat tokirik gabe: - Maite zaitut! - Zergatik? - Ile luzea daukazulako! Ile luzedunak tokiz aldatu eta erdian geratzen denak: - Galtza motzak dauzkazulako! 138

Hizkuntza-paisaia Eskaileretan: Eskailerak mantso jaisten ditugu. Zergatik? Azkar jaistea arriskutsua delako! Jantokian: Gaur guzti guztia jango dugu. Zergatik? Goxo goxoa dagoelako! … 139

-lako hainbatetan erabiltzen diren abestiak 140

Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

AURRERA BEGIRA Gero eta hezitzaile berritsuagoak! Zuen artean erabaki: Zein arlori heldu Zer garatu arlo horretan Laguntza behar duzue arloren bat indartzeko? 142