La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza"— Transcripción de la presentación:

1 Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza
Euskararen transmisioaren gaineko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-saioa

2 Hizkuntza gure bizitzan
Hizkuntza gure bizitzaren lehen momentutik inguruan dugun ezinbesteko zerbait da. Amaren sabelean gaudenean hasten gara hizkuntza ikasten. Hizkuntza harremanetan eta komunikazio-egoera errealetan ikasten dugu.

3 Hizkuntzak munduan Munduan 6000 bat hizkuntza daude...
... baina 200 estatu soilik, beraz... ... estatu baten barnean eleaniztasuna eta gizarte elebidunak oso egoera arrunta dira.

4 Egun elebiduna izatearen abantailak
Kultura bat baino gehiagoren partaide izatea. Eskolako ikaste-prozesuan eta beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna. Adimenaren garapena, sormena, sentiberatasuna komunikazioan. Nortasun- eta identitate-ziurtasuna, autoestimua. Abantaila ekonomikoak, lana aurkitzeko momentuan,...

5 Bi hizkuntza dituen gizartea
Gure gizartean bi hizkuntza ditugu eta biak ditugu beharrezkoak. Euskara eta gaztelania ez daude egoera berean. Bizi garen inguruan gure haurrek ez dute arazorik izango gaztelania ikasteko eta erabiltzeko, etxean euskara baino irakasten ez badiegu ere.

6 Gure haurrak elebidunak izatea nahi dugu?
Zuen eskuetan dago zuen haurra zer hiztun-mota izango den, eta... ...momentu honetatik hasi zarete erabakiak hartzen. Bizi garen herrian bizi garela, zuen haurra elebiduna izatea nahi baduzue euskara indartu behar diozue gizartean ahulagoa baita.

7 Hizkuntza ere eman Zuen esku dago, neurri handi batean, zuen haurra euskalduna izango den edo ez, baina... ...horretan ez zaudete bakarrik. Gurasoek haurrari zer hizkuntzaz egiten dioten ez da esparru pribatuko gauza soilik... ...hizkuntza komunitate osoan eta hizkuntzaren bizitzan eragina du.

8 3 alor ditugu haurrei hizkuntza ikasten laguntzen dietenak:
Hizkuntza eman... Nork? 3 alor ditugu haurrei hizkuntza ikasten laguntzen dietenak: Familia Eskola Komunitatea

9 Familia, hizkuntza ikasteko lehen gunea
Hizkuntza baten bizitza familia bidezko transmisioan oinarritzen da. Hizkuntza familian ikastea da hizkuntzak ikasteko modurik... unibertsalena naturalena aberatsena merkeena eragingarriena

10 Gure familien egoerak Guraso biek dakite eta euren artean euskaraz egiten dute. Guraso biek dakite, baina ez dute euren artean euskaraz egiten. Gurasoetako batek soilik daki. Guraso biek ez dakite.

11 Bikotea euskalduna denean
Bikotekide biek euskara dakitenean, euskara hiru egoera hauetan egon daiteke: Bikote-hizkuntza Haurren ama hizkuntza Familia-hizkuntza

12 Hizkuntza eman... Nola? Zer egin dezaket nik?
Gurasoetako batek baizik ez dakienean... Guraso biok badakigu baina ez ohi dugu euskaraz egiten...

13 Guraso biek badakite baina ez dute egiten...
Euskara etxeko hizkuntza izango dela bermatzeko aldaketak egin.Ohiturak alda daitezke. Gurasoen euskara eredua da haurrentzako, kalitatean nola erabilera-portaeretan. Haurrari euskararen baliogarritasuna agertu gizarte-funtzio guztietan, ez hari hitz egiteko soilik. Saia zaitezte zuen euskara hobetzen, ahoz nola idatziz, haurrak antzemango du eta zuek ere eskertuko duzue. Haurraren hizkuntza aberasteaz arduratu eta eskolaren zeregina osatu: aisialdia, euskarazko kultura-produktuak,...

14 Gurasoetako batek baizik ez dakienean...
Dakien gurasoak euskaraz egin diezaiola, euskara ere haurraren lehen hizkuntza izango dela bermatzeko. Egokiena da ez dakien gurasoak zerbait bederen ikastea eta haurraren elebiduntze prozesua baloratu, motibatu eta indartzea. Pentsa ezazue haurrarentzat eredua zaretela, hizkuntzaren kalitatean nola erabileran. Eskolatzeko garaian elebitasuna ziurtatzen duen eredua hautatu: D eredua. Haurraren hizkuntza aberasteaz arduratu eta eskolaren zeregina osatu: aisialdia, euskarazko kultura-produktuak,…

15 Euskara ere ematea zuen esku dago
Izan erditze on!


Descargar ppt "Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza"

Presentaciones similares


Anuncios Google