La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Komunikazioaren elementuak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Komunikazioaren elementuak"— Transcripción de la presentación:

1 Komunikazioaren elementuak

2 Komunikazioa gizakiok eta animaliek dugun gaitasuna da.
Animaliek: Begiradak, keinuak, hotsak, mugimenduak… erabiltzen dituzte elkarren artean komunikatzeko

3 Gizakiok: mugimendu, keinu eta abarrez gain, ahoz eta idatziz komunikatzen gara.

4 Baina, zer da komunikazioa?
Igorleak hartzaileari, kanal baten bidez, biek ezagutzen duten kodea erabiliz mezu bat bidaltzearen ekintza da.

5 KOMUNIKAZIO EKINTZAKO ELEMENTUAK
Komunikazio-ekintzak zazpi elementuek hartzen dute parte. Igorlea. Mezua bidaltzen duena da. Gizaki nahiz talde bat edo baita animalia zein tresna bat ere izan daiteke. Hartzailea. Mezua jasotzen duen gizaki, talde, animalia edo tresna (ordenagailua, adibidez)izan daiteke. Komunikazioa igorlearen desioz edo beharrez hasten da. Hartzailearengan modu batera edo bestera eragiteko, igorleak erabakitzen du modua. Hartzailea ez da elementu pasiboa, baizik eta prozesuan modu aktiboz parte hartzen duen subjektua. Mezua deskodetzeaz gain, igorlearen asmoak analizatu behar ditu. Mezua. Komunikaldi bakoitzeko edukia da. Igorleak hartzaileari esaten diona. Kanala edo bidea. Igorleak hartzaileari mezua nola, zeren bidez bidaltzen dion zehazten du: hitzez, idatziz, keinuz, morsez, ikus-entzunezko komunikabidez... Mezuak aldatu egiten dira darabilgun komunikabidearen arabera. Publizitate-iragarki bat, esaterako, aldatu egiten da, bai formaz bai edukiz, telebistaz, irratiz edo euskarri grafikoz den. Kodea. Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma da. Harremanik izango bada, biek ezagutu behar dute kode edo sistema hori. Gure kodea euskara da. Erreferentea. Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera, sentimendu, kontzeptu edo dena delakoa da. Zeri buruz ari garen. Egoera edo ingurua. Beste elementu guztiak biltzen dituen osagaia da. Zeinu berak oso mezu ezberdina izan dezake testuingurua aldatzen bada, komunikazio-egoera aldatzen bada. Zazpi elementu horiek gorabehera elkar ulertzea ez da beti hain erraza.

6 Igorlea eta hartzailea
Igorlea: Gizarte egoera konkretu batean eta helburu bat lortu nahi duelarik, mezu bat sortu eta hartzaile bati zuzentzen diona. Hartzailea: Mezua jasotzeko aukeratua izan dena.

7 Mezua Mezua: Igorleak hartzaileari esaten diona.

8 Kanala edo bidea Kanala: hitzez, idatziz, keinuz, morsez…

9 Kodea Kodea: Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma da.

10 Erreferentea Erreferentea: Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera, sentimendu, kontzeptu edo dena delakoa da. Zeri buruz ari garen.

11 Egoera edo ingurua Egoera: Zeinu berak oso mezu ezberdina izan dezake testuingurua aldatzen bada, komunikazio- egoera aldatzen bada.

12 Eman bineta honetan agertzen diren komunikazio elementuen berri.
Ikasi izan bagenu, gaindituko genukeen! Jo, “0” berriz ere!


Descargar ppt "Komunikazioaren elementuak"

Presentaciones similares


Anuncios Google