La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk (Teknika asertiboak)

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk (Teknika asertiboak)"— Transcripción de la presentación:

1 Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk (Teknika asertiboak)
Teknikak: a/DISKO AKASTUNA b/ HODEIGUNEA c/ SANDWICHA Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk (Teknika asertiboak) LHko IKASLEENTZAKO JARDUERAK ZEHAR KONPETENTZIAK - ETHAZI

2 “DISKO AKASTUNA” teknikaREN adibide praktiko bat
Ikasleei teknika honen adibide bat aurkezten diegu. Gero, bikoteka, klasean ataza batekin lan egitean gertatu zaien gatazka egoera bat ekarri behar dute gogora, hari buruzko gidoi txiki bat prestatu, eta talde handian aurkeztu behar dute. Ikaslea: Hona hemen eskatu didazun praktika. Irakaslea: Sentitzen dut, baina ezin dizut onartu, barikuan amaitu zen-eta epea. Ikaslea: Baina barikuan ezin izan nintzen klasera etorri. Irakaslea: 15a izan zen aurkezteko azken eguna, barikuan. Ikaslea: Baina hiru egun baino ez dira pasatu! Jakin banu, ez nuen ezer egingo… Izorratzea da kontua… Irakaslea: Barikua izan zen azken eguna… zuontzat guztiontzat. Ikaslea: Berdin dio hiru egun pasatu badira ere… Lana ondo eginda egotea da gakoa. Irakaslea: Sentitzen dut. Joan den barikua izan zen azken eguna….

3 “HODEITEGIA” teknikaREN adibide praktiko bat
Ikasleei teknika honen adibide bat aurkezten diegu. Gero, bikoteka, klasean ataza batekin lan egitean gertatu zaien gatazka egoera bat ekarri behar dute gogora, hari buruzko gidoi txiki bat prestatu, eta talde handian aurkeztu behar dute. X ikaskidea: “Berandu zabiltza… Betiko moduan.” (gaitzespen gisa) Ni: “Mina dut… Arnasa hartuko dut.” 1. “Hodeitegia” moduko erantzuna: “Arrazoi duzu: berandu irten naiz LH Dualeko enpresatik. Irakasleak azaldu berri digun atazaren praktika oso interesgarria da, ezta?” (Horrela jokatuta, indargabetu egiten dut gaitzespena eta erasoa desbideratzen) 2. “Kontraerasoa” moduko erantzuna: “Ba…, zu ere lehengo egunean berandu ailegatu zinen. Zergatik ez zarete hasi ni barik?…” (Erantzun honek gatazka piztu dezake)

4 “sAndwichA” teknikaREN adibide praktiko bat
Ikasleei teknika honen adibide bat aurkezten diegu. Gero, bikoteka, klasean ataza batekin lan egitean gertatu zaien gatazka egoera bat ekarri behar dute gogora, hari buruzko gidoi txiki bat prestatu, eta talde handian aurkeztu behar dute. Egoera: Ikaskide batek zurekin nahi du landu atazaren atal bat, institututik kanpo…, baina bakarrik egin nahiago duzu zuk. SANDWICHaren hiru geruzak: 1. Mezu positiboa: “Eskertzen dizut proposatzea, atsegin dut nirekin ikasi nahi duzula entzutea, ikaskide bikaina zarela uste dut…” (Ez dut ematen ezezko zuzena: mezu positiboek leundu egiten dute benetako mezua) 2. Ezezkoa edo desadostasuna: “Baina kontua da neure gelan bakarrik hobeto kontzentratzen naizela.” (Ezezkoa eman diot) 3. Mezu positiboa: “Ziur nago beste norbait aurkituko duzula. Galdetu diozu X-i?...” (Mezu positiboa emateaz gain, irtenbide bat bilatzen laguntzen diot)

5 Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk
ENTZUTE AKTIBOA

6 ENTZUTEARI BURUZKO GALDETEGIA
Komunikazio egoera batean entzun behar baduzu… Solaskideak hitz egiten duen bitartean, ibiltzen zara erantzuna prestatzen? Joera duzu solaskideak esango duena igartzen ibiltzeko? Eteten duzu solaskidearen txanda zure ikuspegia argitzeko edo azaltzeko? Elkarrizketa batean, eteten dituzu solaskidearen esaldiak zuk zeuk amaitzeko? Solaskideek hitz egiten duten bitartean, entzuteari utzi, eta zure burutazioetan murgiltzen zara, zintzilik dituzun gaietan? Gai edo hitz jakin batzuen aurrean, oldartu egiten zara? Hiru baiezko baino gehiago izan badira…: zuk zeuk atera ondorioak.


Descargar ppt "Komunikazioa errazteko ESTRATEGIAk (Teknika asertiboak)"

Presentaciones similares


Anuncios Google