La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua"— Transcripción de la presentación:

1 Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua
San Jose-Jesuitak, 2007ko urtarrilaren a

2 Zer da? Ikastetxearen osotasunean, euskararen erabilera gaztelaniarena bezain normala izateko programa da. Eskolan edozein gauza euskaraz ere eta normaltasun osoz, egin ahal izateko bideratuta dagoen programa.

3 Zertarako da? Eskolako esparru guztietan (jolastokian, administrazioan, txangoetan, ikasgelan ...) euskaren presentzia areagotzeko. Denok euskara gehiago eta hobeto ikasteko. Euskara gehiago eta hobeto erabiltzeko.

4 Zergatik sartu gara? Ikasleak elebidun osoak izatea nahi dugulako.
Euskara ikasteko eta komunikatzeko hizkuntza delako: gero eta gehiago jakin eta erabili, hobeto estudiatu eta hitz egingo dugu. Oraindik gaur egun, euskaraz aritzea gaztelaniaz baino gehiago kostatzen delako. Hizkuntzak menperatzeak onura pertsonal, sozial eta laboralak ekartzen dituelako. Kalitate handiko irakaskuntza nahi dugulako.

5 Nortzuk gaude inplikatuta?
Eskolan: Administrazioko langileak. Zuzendaritza. Irakasleak. Ikasleak. Jantokiko langileak eta zaindariak. Gurasoak. Monitoreak. Hezkuntzan: Durangoko ikastetxe guztiak. Durangaldeko ikastetxe gehienak. Durangaldeko Berritzegunea. Hezkuntza Saila. Elkarte autonomoan beste 390 ikastetxe

6 Nola funtzionatzen du? Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordea: ikastetxeko irakasleaz osatuta, euskara gehiago eta hobeto erabiltzeko ekintzak eta ekitaldiak antolatzen eta egiten dituzte. Ekintza hauen plana eskolako Urteko Planean txertatzen dira.

7 Nola funtzionatzen du? Hizkuntza Normalkuntzarako Arduradun Teknikoa: Irakasle bat da, programako Koordinatzaile orokorra da, eskualdeko beste ikastetxeetako koordinatzaileekin talde lana egiten du, Hezkuntza Saileko formazio bileretan parte hartzen du, programako dokumentazioa eramaten du.

8 Nola funtzionatzen du? Eskualdeko bilerak: hilean behin eskualdeko ikastetxeetako koordinatzaileen bilera dago;Hezkuntza Saileko (Berritzegune) teknikari batek koordinatzen ditu, bertan ekintzak eta materialak prestatzen dituzte, zalantzak komentatzen dituzte, informazioa jaso eta ematen dute, elkarri laguntza ematen diote.

9 Zer egiten dugu?

10 Zertan lagunduko digu? Ikasleek ikasgela barruan eta baita eskolaz kanpo ere euskara gehiago eta hobeto ikasiko dute. Euskara gehiago praktikazen badute, eskolako lanak hobeto eta errazago estudiatuko dituzte. Kultura handiagoa izango dute. Euskara maila altua badute, irteera sozial eta laboral gehiago eta hobeagoak izango dituzte.

11 Zertan lagunduko digu? Ikasleak elebidun eta euskaldun osoak izango dira. Elebidun osoa izateak adimena garatzen du. Irakasleek euskara gehiago eta hobeto jakingo dute, gero ikasleekin lanean aritzeko. Hizkuntzak lantzeko eta ikasteko metodologi berriak ezagutuko ditugu. Aukera kulturala handituko dugu.

12 Zer egin ahal dute gurasoek partaide izateko?
Gurasoen Elkarteko Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordean sartu. Batzordearen bidez ideiak eman, ekintzak proposatu, seme-alabeekin batera gauzak egin, seme-alabeekin batera ikasi eta praktikatu ... Seme-alabeekin egin ahal dutenaren informazioa jaso: ekintza kultural interesgarriak, liburu eta diska gomendagarriak, euskaraz hitz egin eta ikasten lagundu, euskaz gauza sinpleak kasi eta praktikatu ...

13 Informazio gehiago. http://www.ulibarri.info


Descargar ppt "Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua"

Presentaciones similares


Anuncios Google