La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina."— Transcripción de la presentación:

1 Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina

2 Behin batean zazpi antxume bizi ziren bere amarekin .
Egun batean , ama etxetik joan zen eta hala esan zien : - Umeak , ni erosketak egitera noa .Ez ireki atea inori . Otsoa inguruan dabil eta jan nahi zaituzte. -Bai ama , Ez diogu inori atea zabalduko.

3 Otsoa antxumeen etxera joan zen eta atea jo zuen:
-”Dan, dan, dan”! -Nor da ? Ama naiz , zabaldu atea ! Antxume txikiena oso argia zen eta esan zion : - Gezurra , zu ez zara ama ! Gure amak ahots fina eta gozoa dauka eta zuk lakar-lakarra . Alde hemendik !

4 Otsoa haserre zen eta handik alde egin zuen .
Oilategi batera joan zen eta hiru dozena arrautza jan zituen . Orain otsoak ahots fina eta gozoa zuen .

5 Berriz joan zen antxumeen etxera .
Atea jo zuen : - “Dan ,dan, dan “! - Nor da ? - Ama naiz, zabaldu atea ! Antxume txikiak esan zion : - Ea , erakutsi hanka bat ate azpitik . Otsoak hanka erakutsi. - Gezurra ! Zu ez zara ama ! Gure amak hanka zuri-zuruak ditu eta zurea beltz- beltza da . Alde hemendik !

6 Otsoa errotara joan zen , irina hartu zuen eta hankak irinetan sartu zituen.
Berriro otsoa antxumeen etxera joan zen . Otsoak hanka zuria erakutsi zien . Antxumeek atea zabaldu zioten otsoari ama zelakoan . Otsoa etxean sartu eta “krisk-krausk, krisk-krausk! antzumeak jan zituen . Baina , antxume txikiena bizkor ibili zen eta erloju handi batean ezkutatu zen . Otsoak gaiztoak ez zuen ikusi eta antxume txikia salbatu egin zen .

7 Ama etxera etorri zenean , bere antxumeak ez zituen ikusi
Ama etxera etorri zenean , bere antxumeak ez zituen ikusi . Eta negarrez hasi zen : - Ai, nire antxumetxoak ! Otsoak ume guztiak jan dizkit ! Orduan , antxume txikia erloju barrutik atera zen : - Ama , ama . Ni hemen nago ! Ni ez nau otsoak jan! Antxume txikiak zer gertatu zen kontatu zion amari . Amak artazi handiak , jostorratza eta haria hartu zituen . - Goazen otso gaiztoaren bila!

8 Zurrun!! Grrr!! Kurrun!! Zurrun-kurrun!!
Antxumea eta bere ama otsoaren bila joan ziren . Orduan zurrunga-hots batzuk entzun zituzten . Hara abiatu ziren eta han ikusi zuten otsoa. Tripa bapo bete ondoren erreka ertzean zegoen lo: Zurrun!! Grrr!! Kurrun!! Zurrun-kurrun!!

9 Amak tripa zabaldu zion otsoari
Amak tripa zabaldu zion otsoari . Tripa barrutik antxumeak atera ziren poz-pozik . -Ama ! Ze poza ! Esan zuten eta musu handi bana eman zioten amari . Amak otsoaren trioa barruan sartu zituen harriak eta tripa josi zion jostorratza eta hariarekin . Otsoa esnatu zenean , txarto sentitu zen : -Ai,ai,ai! Hau tripako mina ! Antxume gehiegi jan dut ! Ur pixka bat edango dut . Otsoa errekara hurbildu zen eta plaus ! erori zen uretara. Otsoa ito egin zen Ama eta antxumeak pozik joan ziren etxera . Eta hauxe da ipuinaren bukaera .


Descargar ppt "Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina."

Presentaciones similares


Anuncios Google