Honezkero bidean da Miren. Dagoeneko bidean da Miren.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Pazkoaldiko 2. Igandea (C) Joan 20,19-31 Jose Antonio Pagola Musika:BanSon.Amadeus 1 Aurkezp:B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D.Amundarain.
Advertisements

ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Jose Antonio Pagola Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Baldintzazko perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
XABI ETA OTSOA.
Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
Datuak antolatzen.
Txokolate-fabrika 1.
BAKEA erein nahian.....
dagokionez, dagokionean
EHULKU (galderak nola egin)
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
PUNTUAZIOA.
Jainkoarekin bazkaldu ...
AZUKREA.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
itxaron biratu deitu merezi izan balio izan lagundu iraun kostatu
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
Perpaus Motak Maite Goñi
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
ASTE BETE HABIAN ORAIN DELA ASPALDI, BAZEN OILO BAT, OSO TRISTERIK ZEGOENA GAIXOA, EZIN ZUELAKO ARRAULTZARIK JARRI. BAINA, EGUN BATEAN, IDEIA BAT IZAN.
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Osasuntsu hasi Kaixo, gu María, Silvia, Jon eta Gorka gara, eta osasuntsu egoteko zer gosaldu behar dugun, zer hamaiketako hartu behar dugun, zer.
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU).
(Hartuko dugu kafe bat?)
Dédée hil da, Comète sarearen antolatzailea
Datuak antolatzen.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Hona lehengo asteko adibidea:
Ebazteko kasu bat.
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
Euskara Zerbitzua Gure aitonen denboran… EHULKUren aholkuak
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Milaka kilometrora dago Ilargia Lurretik.
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko.
LAUKITXO LAUKITXO Jérôme Ruillier Jérôme Ruillier Editorial Juventud
balioetsi, balioztatu…
Komunikazioaren elementuak
Zenbaki erromatarrak.
AMA GUZTIZ GARBIA MRegina
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
Josuk nire/zure liburua aurkitu du.
MARIA: mirabea erromesa.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004
6. Igandea B zikloa URTEKO
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
Antzeman atzeman EHULKUren aholkua antzeman, atzeman.
“Humek amets dogmatikotik esnatu ninduen”
Egileak: Julen, Borja eta
GALAXIAK.
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Objektu teknologiko bat aztertzea
Lehen ziurtasuna: cogitoa
(Kalko okerrak: ‘bitartean’)
Bolumena ala edukiera?.
Transcripción de la presentación:

Honezkero bidean da Miren. Dagoeneko bidean da Miren. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Denborazko aditzondoak ditugu honezkero eta dagoeneko. Bakoitzak bere esanahia du: ez dira baliokide. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

honezkero Honezkero bidean da Miren. Honezkero bidean izango da Miren. Honezkero bidean dateke Miren. (Ipar.) Uste, aieru, susmo edo hipotesia adierazten du honezkero aditzondoak esaldi horietan. Miren bidean dela uste du hori dioenak. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Baita adibide hauetan ere: Honezkero laurogei urte izango ditu Salomek. Honezkero iritsiko ziren Milanera. Honezkero ez dira etorriko. Alferrik ari zara: honezkero ez dizute atea irekiko. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Orobat honako esaldi hauetan: Honezkero ohartuko zinen nolako trebetasunaz erabiltzen duen pilota. Honezkero jakingo duzu zer gertatu zaigun. Honezkero laster da hemen. Tzuf-en lurretan zebiltzala, esan zion Saulek berarekin zihoan morroiari: ―Itzul gaitezen―; honezkero, astoez ahaztua eta gutaz kezkatua izanen da aita. (1 Sm 9,5 ) Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004) Honezkero bukatu duke Mikelek lana. (Ipar.) EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

dagoeneko Dagoeneko bidean da Miren. Gauza ziurra adierazten du dagoenekok adibide horretan; aditzaren ekintza bete dela jada. Hori dioenak badaki Miren bidean dela. Dena dela, ñabardura txiki bat du dagoenekok: ezustekoari edo ezohikoari zor zaion aditzondoa da. Ezusterik ez balitz, “Bidean da Miren” esango genuke, besterik gabe. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Goiz osoa kanpoan emango zuelakoan irten, eta dagoeneko etxeratu da. Hortaz, balio edo erabilera enfatikoa hartzen du dagoeneko aditzondoak. Hona adibide batzuk: Dagoeneko esnatu zara. Goiz osoa kanpoan emango zuelakoan irten, eta dagoeneko etxeratu da. Dagoeneko gainean ditugu azterketak. Luze iritzita gaude dagoeneko. 2009. urtean gara dagoeneko. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Areago, harridura- eta galdera-ikurrez markaturiko adibide hauetan: Dagoeneko jaikita! Dagoeneko lanean ari da! Zazpi egun igaro dira dagoeneko! Dagoeneko egin dituzu etxeko lanak? EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

‘DAGOENEKO IKUSI, ESAN, AIPATU, dugun bezala/moduan’ Gaur egungo prosan, hala ere, jadanik eta jada aditzondoen moduan erabiltzen da dagoeneko aditzondoa, balio enfatikorik gabe. Honelako egituretan: ‘DAGOENEKO IKUSI, ESAN, AIPATU, dugun bezala/moduan’ Dagoeneko ikusi dugun bezala, prozesaketa-organo agerikorik gabe funtzionatzen du usaimenak. Dagoeneko esan dugun moduan, lehen begiratuan, zientziak ez dirudi hain ausart mitoaren aldean, ez galderetan eta ez erantzunetan. Halakoa da dagoeneko aipatua dugun eritasun baten kasua, espondilartritis ankilosantearena. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Baina zenbaterainoko eragina du indar sozialak guppy arrain batengan, arrainak dagoeneko aukeratua badu ugalkidea? Bihotz-taupaden markagailua da piezarik erabiliena: gailu elektroniko sinple bat, dagoeneko milaka eta milaka pertsona heriotzatik edo betiko elbarri geratzetik salbatu dituena. EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko

Beraz, ez dira nahasi behar dagoeneko eta honezkero. Goazen arin, estropada dagoeneko hasi da eta. (Hori dioenak ziurtasun osoa erakusten du, bere begiz ikusi duelako edo bestela jakin duelako, estropada hasia dela.) Goazen arin, estropada honezkero hasiko zen eta. (Hori dioenak uste du edo susmoa du estropada hasia dela, baina ez dago guztiz ziur.) (*Dagoeneko hasiko zen.) EHULKUren aholkua honezkero, dagoeneko