La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004"— Transcripción de la presentación:

1 Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004
Hizkuntzak iragankorra izan behar du, besteekiko komunikaziorako balioko badu. Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004 EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua 1) EHULKUua

2 ‘-ekiko’ atzizki konposatua
Sarri erabiltzen da atzizki hori gaur egun. Hona beste adibide batzuk: Europar merkatariekiko harreman guztiak eten zituen Japoniak bi mendez. Orain, bizidun batekiko harremanen ehuntzea zein zaila zaidan ohartzen naiz. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua 1) EHULKUua

3 ‘-ekiko’ atzizki konposatua
besteekiko komunikazioa bizidun batekiko harremanen ehuntzea Hau da sintagma horien egitura: [NOREKIN/ZEREKIN] + [-KO] + izen multzoa EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)

4 ‘-ekiko’ atzizki konposatua: zenbait erabilera
Ikus dezagun, lehenik, zer erakusten digun literatura-tradizioak. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)

5 Izenlagun gisa erabili izan da
1. Bi norabideko erlazioa adierazteko. Elkarrekiko adiskidetasuna. Elkarrekiko maitemina. Etsaiarekiko auziak. Entzulearekiko batasuna. Hizkuntzarekiko lotura. Kartzelarekiko lokarria. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)

6 (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)
2. Norabide bakarreko erlazioa adierazteko. ‘Norbaitekikoak egin’ egitura: Zurekikoak egin (betebeharrak...). Legearekikoak kitatu (zorrak...). EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)

7 Baita adizlagun gisa ere (Hegoaldean)
1. Pertsona-izenordainekin, ‘berekiko esan / pentsatu /...’ moduko esapideetan bereziki: ...eta berekiko esan zuen:... ...esan nuen nirekiko. 2. ‘-ekiko (izan) duen’ esapidean: Gurekiko izan duen portaera. Lagunekiko dudan zorra. Esapide horren kidekoa da ‘–en aldera(t)’ itzulia (Ipar.): Zordun naiz zure aldera. Bihozbera da seme-alaben aldera. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)

8 Eta izenondoen osagarri (Heg.)
Zurekiko zintzo izango naiz. Legearekiko errugabe nauzu. Mutu jarraitzen zuten bata bestearekiko. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)

9 Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko.
Edozein modutan, ‘-ekiko’ okerrak eta zalantzaz-koak zabaldu dira azken aldian. Esate baterako: Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko. Halakoak jorratuko ditugu datorren astean. Bitartean, pentsatu nola adieraziko zenukeen zuk hori. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-1)


Descargar ppt "Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004"

Presentaciones similares


Anuncios Google