La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Lehen ziurtasuna: cogitoa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Lehen ziurtasuna: cogitoa"— Transcripción de la presentación:

1 Lehen ziurtasuna: cogitoa
ZALANTZA METODIKOA Lehen ziurtasuna: cogitoa

2 Zalantzaren funtzioa Descartes-ek ezagutza alorrean (filosofian) ziurtasun osoa bilatzen du; hau lortzeko, zalantza metodo bezala erabiliko du: Garbiketa gnoseologikoa Ziurtasun iturria

3 a) Garbiketa gnoseologikoa
Haurtzaroaren zehar bildu ditugun ezagutza ez-ziurrak zalantzan jarri behar ditugu aztertzeko ea egia diren ala ez ziurtatzeko. Horrela jakingo dugu seguru zein ideia edo planteamenduekin gelditu behar garen. Orokorrean gure buruan ditugun ideia guztien aurrean honelako galdera egin behar dugu: Ba al dugu zalantzarako motiborik, guztiz ahula izan arren, ezagutza horiek mantentzeko?

4 b) Ziurtasun-iturria Ditugun planteamendu guztiak zalantzan jarri behar ditugu, baina zalantzan gelditu gabe. Descartes-en zalantza ez da behin betiko egoera kritiko bat, guztiz ziurrak diren planteamenduetara iristeko bidea baizik. Honelako zalantzak ez dira zalantza eszeptikoak, ez dira benetakoak, eszeptizismoa gainditzekoak baizik: zalantza metodikoa da, hots, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa (metodoa).

5 Zalantzaren mailak Zentzumenen iruzurra
Esna- eta amets-egoerak bereizteko ezintasuna “Jainko maltzurra”-ren hipotesia: arrazoiketen hutsak.

6 a) Zentzumenen iruzurra
Zentzumenetatik informazio ugari jasotzen dugu. Hala ere sarritan zentzumenek engainatu egiten gaitu. Beraz, ezagutza ziurra lortzeko ezin ditugu zentzumenak erabili (beraietaz ezin baikaitezke guztiz fio).

7 b) Esna- eta amets-egoerak bereizteko ezintasuna
Ametsetan, lo gaudenean, esna gaudenean besteko sentipen sendoak eta gogorrak izaten ditugu. Ez dago loalditik itzarraldira argi bereiz dezakegun ezaugarririk. Ondorioz, zalantzan jarri behar dira mundu fisikoko eduki guztiak.

8 c) “Jainko maltzurra”-ren hipotesia: arrazoiketen hutsak
Jainkoa ahalguztiduna badago, posiblea da berak gu engainatu nahi izatea. Beraz, nahiz eta gu guztiz ziur egon, arrazoiketak edota eragiketak egitean erratu gaitezke. Ondorioz, arrazoiaz ere ezin gaitezke fio filosofia ziurra aurkitzeko. Jainkoa ahalguztiduna gaiztoa bada eta engainatu egiten bagaitu, zalantzan jarri behar ditugu arrazoiaren bidez lortu ditugun ezagutza guztiak. Ezin dugu ziurtzat ezertxo ere ez onartzea, ezta arrazonamendu sendoenak ere (matematikarenak barne).

9 ZALANTZATIK LEHEN ZIURTASUNERA
Ezagutza guztiak zalantzan jarri baditugu, zerekin gelditzen gara? Zer aurkitzen dugu ezin duguna zalantzan jarri? Pentsatzen ari naizela. Agian pentsatzen dugun guztia (pentsamenduaren eduki guztia) faltsua da, baina pentsatzen ari naizela ezin naiteke uka: “Cogito ergo sum” : “Pentsatzen dut, beraz, banaiz”

10 Lehen egiaren zentzua “Cogito ergo sum” :
“Pentsatzen dut, beraz, banaiz” Zer zentzu edo izaera du adierazpen honek? Silogismoa al da? Ez. Ez da arrazonamendu edota dedukziorik. Intuizioa da: existentziarik gabe, ezinezkoa da pentsatzea. Beraz, ideia hau intuizio nabaria da: argia, bereizia eta berehalako ezagutza (bitartekorik ez duena edo aldiberekotasuna duena).

11 Cogito (pentsatzea…) eta Cogitatio (pentsatutakoa…)
Pentsamenduaren edukiaz ezin naiteke ziur egon baina ziur egon naiteke pentsatzen ari naizenaz; are gehiago, ziur egon naiteke banaizela zerbait pentsatzen ari dena. Baina, zer da hemen pentsatzea? Edozein bizipen psikikoa: zalantza egin, irudikatu, baieztatu, ezeztatu, iruditu…

12 Nia: res cogitans (gauza pentsatzailea)
“Cogito ergo sum” : “Pentsatzen dut, beraz, banaiz” adierazpenean nia gauza pentsatzailea bezala dago. Descartesengan subjektibitate ezagutzaileak alde materiala galtzen du. Nia (ezagutzaren subjektu bakarra) gogamen hutsa, espiritu hutsa da.


Descargar ppt "Lehen ziurtasuna: cogitoa"

Presentaciones similares


Anuncios Google