ZUREKIN BAKARRIK
Nire pausoak gelditu nahi ditut eta nire bizitzako erritmo arina baretu, lasaitasunez, Zuk emondako guztia kontenplatzeko. “
Une baten isilik egon nahi dot eta nire ideien eta sentimentuen zaratotsa isildu, nire zentzumen guztiekin zure aurrean adi-adi egoteko.
Nire ondoan eraikitzen diran arresi guztiak apurtu nahi ditut, edozein ordutan askatasunez nigan sartzen izteko.
Nire etxea hustu nahi dot eta aldean geratu jatana erantzi, duintasunez Zuri lekua eskeintzeko.
Zugaz bakarrik egon nahi dot gauza guztien bila joateko. eta zure Espirituaz bete eta maitatu, poztasunez gauza guztien bila joateko.
Bakea, bizia eta zentzuna emoten deustan zure arnasea sentitu nahi dot, baikortasunez momentu hau zurekin bizitzeko.
Bai, nahi dot.