Sefardiar liturgiko doinua

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
PAZKOA 6. igandea.
Advertisements

Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Haendelen Mesiaseko Aleluiak alaituko digu Jesusen Piztuera
Jainkoarekin bazkaldu ...
ARTO LAPURRA ISPASTERKO ESKOLA Ipuin hau gure herrian jaso dugu.
AZUKREA.
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
Goretsia bedi Jauna! ALELUIA Jesus piztu egin da ALELUIA ALELUIA.
“Nire begiak Zugana jasotzen ditut” salmoa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Margoa: “Hilobi hutsa”
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
PAZKOKO 6. IGANDEA B zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Montserrateko Beneditar alabak.
Doinua: Bingenen Hildegarda
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
PAZKOKO 7. IGANDEA “Qui sedes ad dexteram Patris” entzuten dugula,
Arvo Pärt-en, “Jesus Erregeren” antifonak Misterioan barneratzen gaitu
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Fauré-ren “In paradisum” (3’45) doinuak hurbiltzen gaitu
JAUNAREN BATAIOA Bachen si minorreko Mezaren Gloriako “Qui tollis peccata mundi” (3’18) doinuak grazia bekatua baino indartuagoa dela gogoraraztera gonbidatzen.
Fauré-ren Requiemeko “Agnus Dei” (5’30) doinuak girotuko gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 3. Igandea B zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 5. IGANDEA B Zikloa
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Agerkundea J A U N R E A G E R K U N D
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Urteko XIII. Igandea 2013ko ekainaren 30a C Zikloa
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Mendelssohn-en “Surrexit Pastor bonus” (9’27). Montserrateko eskolania
URTEKO 20. Igandea A Zikloa
Espirituaren bitartez, muxuka ditzagun Biztu denaren orbainak
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Montserrateko Beneditar alabak.
PAZKO GAUA 2014 Doinua: Bachen si minorreko “Et Resurrexit”
GARIZUMAKO 4. IGANDEA Arvo Pärten “Nazioen argia” entzunez utz dezagun Jainkoaren Argia sartzen Regina.
PAZKOKO 6. Igandea A Zikloa 2014ko maiatzaren 25a
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Bachen Gabonetako Oratorioak jar gaitzala
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
MARIA: mirabea erromesa.
Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
6. Igandea B zikloa URTEKO
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Petri eta S. Paulo - Erroma
Abendu-aldiko IV. Igandea
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Urteko Hamahirugarren Igandea
Transcripción de la presentación:

Sefardiar liturgiko doinua A Zikloa PAZKOKO III. IGANDEA 2014ko maiatzaren 4a Sefardiar liturgiko doinua

Eg 2, 14.22b-33 Orduan, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, honela hitz egin zien: «Juduok eta Jerusalemen zaudeten guztiok: entzun arretaz nire hitzak, otoi, hemen gertatzen denaz ongi jabe zaitezten. Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aurrean sinesgarri egin zuen, mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez. Jainkoak zuen eskuetara eman zuen, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabakiaren arabera, eta zuek gurutzean josi eta hil egin zenuten sinesgabeen eskuz. Baina Jainkoak piztu egin zuen, Herioaren lokarrietatik askatuz, Herioak ezin baitzuen hura bere menpe eduki. Izan ere, honela dio Davidek hartaz: «Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ez naiteke koloka. Horregatik, alai daukat bihotza, pozez kantari mihia, itxaropenean lasai gorputza. Ez bainauzu Herio Leizera botako, zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko. Bizirako bidea erakutsiko didazu: zeure aurrean alaitasunez beteko. «Senideok, uztazue argi eta garbi esaten David gure arbasoa hil egin zela eta lur eman ziotela, eta hor dugu gaur ere haren hilobia. Baina profeta zen eta bazekien hark Jainkoak zin eginez hitzeman ziona: beraren odoleko bat ezarriko zuela bere tronuan. Beraz, aurrez ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta honetaz mintzo zen hau esatean: ez zuela Jainkoak Herio Leizera botako eta ez zela haren gorputza hilobian galduko. Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik, hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena. Hilobi Santuko Eliza

15. Salmoa Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa. Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun, zuregan baizik ez dut zorionik». Zu zaitut, Jauna, neure on guztia, neure kopa, bedeinkapenez betea; zure esku nire zoria! Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna

Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen, gauez ere ene barrua berak hezten. Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin. Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna

Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna Horregatik, alai daukat bihotza, pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza. Ez bainauzu Herio Leizera botako, zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko. Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna

Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan. Bizirako bidea erakutsiko didazu, Jauna

1Pe 1, 17-21 Senideok: Inolako bereizkeriarik gabe, nor bere egintzen arabera epaitzen duenari «Aita» deitzen diozuenez gero, joka begirunez munduko erbestealdian bizi zareten bitartean. Gogoratu zeuen aurrekoengandik hartutako biziera zentzugabetik askatuak izan zaretela; eta askatuak, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez, baizik eta bildots garbi eta akats gabe bezala zuen alde eskaini den Kristoren odol baliotsuaz. Kristo mundua mundu izan aurretik zegoen Jainkoaren asmotan, eta azken garai hauetan agertu da zuen onerako. Eta zuek beronen bidez sinesten duzue hildakoen artetik piztu eta ospez bete zuen Jainkoarengan; horrela, zuen fedea eta itxaropena Jainkoarengan finkatuak daude. Arimateako Joxeren hilobi hutsa

ager iezaizkiguzu Liburu Santuak; ALLELUIA Lk 24, 32 Jesus Jauna, ager iezaizkiguzu Liburu Santuak; sutu gure bihotzak hitz egiten diguzunean. Jerusalemeko Alderdi Zaharra. Damaskoko Ateko eskuin aldea.

Jesusek esan zien: –Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan? ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Lukasen liburutik ) Lk 24, 13-35 Egun hartan bertan, ikasleetako bi Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora. Gertakari guztiotaz mintzo ziren elkarrekin. Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus bera ondoratu zitzaien eta beraiekin joan zen. Baina ikasleek begiak itsu zituzten eta ez zuten ezagutu. Jesusek esan zien: –Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan? Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun, eta beraietako batek, Kleofas zeritzanak, honela erantzun zion: –Zeu izango zara egun hauetan Jerusalemen gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra! –Zer gertatu da, bada? –esan zien hark. Haiek erantzun zioten: –Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begitan; baina gure apaizburu eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutziltzatu. Guk uste genuen berak askatuko zuela Israel; baina badira hiru egun hori gertatu dela. Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela: goizean goiz joan dira hilobira eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu. Gutako batzuk ere izan dira hilobian eta emakumeek esan bezala aurkitu dute guztia; baina bera ez dute ikusi. … / …

… / … Orduan, Jesusek esan zien: –Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko! Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko? Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien. Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek. Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu». Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko. Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik. Haiek elkarri esan zioten: «Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?» Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli ziren; eta Hamaikak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten, honela ziotela: «Egia da! Piztu da Jauna eta Simoni agertu zaio». Bi ikasleek bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten.

Irten HASIERARA Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok, kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez. Alleluia. ( Salm 65, 1-2 )