La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa
Doinua: Otoiz sefardia Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa

2 2Erg 5, Egun haietan, murgildu zen Naaman Jordan ibaian zazpi aldiz, Jainkoaren gizonak agindu bezala. Azala haur txikiarena bezalakoa bihurtu zitzaion. Erabat sendatu zen Naaman. Orduan, Jainkoaren gizonarengana itzuli zen bere talde osoarekin; profetagana heltzean, zutik gelditu eta esan zion: –Orain badakit ez dela lur osoan Jainkorik Israelena baizik. Otoi, onar ezazu zerbitzari honen esku-erakutsia. Eliseok ihardetsi zion: –Ala Jauna, bere zerbitzari nauena! Ez dut ezer ere hartuko. Naamanek hartzeko eta hartzeko esan arren, Eliseok ez zuen hartu nahi izan. Naamanek, orduan: –Deus ere hartu nahi ez duzunez, emadazu bederen bi mandok eraman dezaketen bezainbat lur; ez baitiot erre-oparirik, ez sakrifiziorik inolako jainkori eskainiko Jaunari baizik. Galgala, Naamanek eta Eliseok topo egin zuten lekua

3 97. Salmoa Kanta Jaunari kantu berria,
egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak. Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.

4 Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere
bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean. Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna. Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.

5 Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere
Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena. Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok, egin poz-oihu eta kantu, jo soinua! Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.

6 2Tm 2, 8-13 Anaia maite: Gogoan izan Jesu Kristo, Daviden jatorritik sortua, hildakoen artetik piztua. Hau da nik irakasten dudan berri ona, eta honengatik nago neketan, gaizkile bezala katez lotua; baina Jainkoaren hitza ez dago katez lotua. Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten. Sinesgarria da doktrina hau: Harekin hiltzen bagara, harekin biziko gara; harekin sufritzen badugu, harekin izango gara errege; ukatzen badugu, hark ere ukatu egingo gaitu; gu leialak ez bagara ere, hark leial dirau, ez baitezake bere burua uka. Jesu Kristo hildakoen artean piztua, leial dirau.

7 Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue,
ALLELUIA 1Ts 5,18 Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez. .

8 Jesusek, ikustean, esan zien: –Joan eta azaldu apaizengana.
( Jesu kristoren ebanjelioa San Lukasen liburutik ) Lk 17, 11-19 Aldi hartan, Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barrena zihoan Jesus. Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: –Jesus, Maisu, erruki zakizkigu! Jesusek, ikustean, esan zien: –Joan eta azaldu apaizengana. Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera. Jesusek esan zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?» Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu». Arkeologi hondakinak Samarian

9 HASIERARA Bere ondoan dagoenari, Jesu Kristok, bihotz-bakea ematen dio. Bake horrek, ondasun miragarria, errukiz janzten da gure bizitzan Roger Taizé-koa


Descargar ppt "Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google