La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PAZKOKO 6. Igandea A Zikloa 2014ko maiatzaren 25a

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PAZKOKO 6. Igandea A Zikloa 2014ko maiatzaren 25a"— Transcripción de la presentación:

1 PAZKOKO 6. Igandea A Zikloa 2014ko maiatzaren 25a
Judutar espainiar doinua PAZKOKO 6. Igandea 2014ko maiatzaren 25a MONTSERRATeko beneditar monasterioaren irudiak

2 Eg 8, 5-8,14-17 Egun haietan, Felipe Samaria hirira
jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen. Felipek esaten zuena entzun eta egiten zituen mirariak ikustean, gogo batez lotzen zitzaion jendea haren predikuari; izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren. Poz handia izan zen hiri hartan. Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara. Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten. Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden. Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten. Samariarrak

3 65. Salmoa Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.
kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez. Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!

4 kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».
Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean, kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen». Zatozte, ikus Jainkoak eginak, izugarriak gizakientzat haren ekintzak. Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.

5 oinez igaro ziren bertatik. Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!
Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok. Itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik. Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin! Nagusi da betidanik bere ahalmenaz.

6 Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun:
Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok. Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun: hark nire alde egina kontatuko dizuet. Bedeinkatua Jainkoa! Ez du baztertu nire otoitza, ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna.

7 1Pe 3, Senide maiteok: Aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko; baina egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz. Horrela, Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira. Nolanahi ere, hobe on egiteagatik sufritzea, Jainkoak hala nahi izanez gero, gaizki egiteagatik sufritzea baino. Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.

8 –dio Jaunak- nire Aitak maite izango du,
ALLELUIA Jn 14, 23 Maite nauenak onartuko du nire mezua; –dio Jaunak- nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko.

9 Aldi hartan Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen liburutik ) Jn 14, 15-21 Aldi hartan Jesusek honela esan zien bere ikasleei: «Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak. Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile bat emango dizue, beti zuekin izango dena, egiaren Espiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betiko. «Ez zaituztet umezurtz utziko, itzuliko naiz zuengana. Laster munduak ez nau gehiago ikusiko; zuek, ordea, ikusiko nauzue, nik bizia baitut eta zuek ere biziko baitzarete. Egun hartan ulertuko duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela, zuek nirekin eta ni zuekin. Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio berari». Jerusalem

10 Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,
helarazi lurraren bazterretaraino: «Jaunak askatu du Israel bere zerbitzaria!», aleluia. ( Is 48, 20 )


Descargar ppt "PAZKOKO 6. Igandea A Zikloa 2014ko maiatzaren 25a"

Presentaciones similares


Anuncios Google